Soinua eta bideoa
Hamazazpi proiektu (alfabetikoki)
![]() Ardour audio lan-estazio digital bat da. Audio eta MIDI proiektuak grabatzeko, editatzeko, nahasteko eta masterizatzeko aukera ematen du. Audacity audio ediziorako programa ezagun bat da. Audio pistak grabatu eta editatzeko. Clementine audio-erreproduzitzaile da. Amarok 1.4-ean oinarrituta, erabiltzeko erraza izatea du helburu. Bertan, musika-bilduma kudeatu eta erreprodukzio-zerrendak sortu eta aldatzeaz gain, sareko zenbait zerbitzutatik (Grooveshark, Spotify...) zuzenean musika entzutea ahalbidetzen du. Celluloid bideo-erreproduzitzaile bat da. mpv-ren GTK+ interfaze sinple bat. Curlew bideo eta audio bihurtzailea da. gPodder audio eta bideo edukiak (podcast-ak) deskargatu eta kudeatzeko aplikazio plataforma-anitza da. Handbrake bideo-fitxategiak bihurtu eta DVDak erripeatzen dituen aplikazioa. Kazam pantaila-argazkiak gordetzeko eta pantaila-grabazioak egiteko aplikazioa. Kdenlive bideo-editore ez-lineal bat da. Lollypop musika erreproduzitzaile bat da. MuseScore MIDI editorea da. |
![]() OBS Studio bideoa grabazioak eta zuzeneko difusio edo emanaldiak egiteko aplikazio multiplataforma da. Besteak beste, bideo-tutorialak egiteko egokia. OpenShot bideoa editatzeko aplikazioa. Pareko beste aplikazio batzuekin alderatuta erabiltzen ikasteko errazagoa da. Pavucontrol PulseAudio soinu morroiaren nahasgailua da, erabiltzaile ez-teknikoei bideratutakoa. Popcorn-Time filmak eta telesailak ikusteko aplikazioa da, torrentak jaitsi beharrean. Erabiltzaileari API bidezko katalogo bat erakusten dio. Horrela, amaierako erabiltzaileak ez dauka teknologia honi buruz ezer jakin beharrik eta edukiak online zuzenean ikusteko aukera ematen dio ahalegin handirik egin gabe. Rockbox hainbat MP3 motako erreproduzigailuko kode irekiko firmware alternatibo bat da. Besteen artean, Apple iPod, Archos Jukebox, iRiver H10, Philips GoGear, Toshiba Gigabeat eta Olympus m:robe gailuetan instala daiteke. Subtitle Editor GTK+3 tresna bat azpitituluak editatzeko GNU/Linux eta BSD-rako. Bideoa eta uhin-forma erakusten du laguntzeko. Swiftfin iOS eta tvOS gailuetarako Jellyfin erabiltzeko programa da. Tenacity audio ediziorako programa bat da, (Audacityren fork bat). Audio pistak grabatu eta editatzeko balio du. VLC multimedia-erreproduzigailu ospetsua, sistema eragile askotan erabil daiteke. Formatu asko eta asko erreproduzi ditzake kodek-ak instalatu beharrik gabe. VokoscreenNG pantaila-grabazioak egiteko aplikazio sinplea. Xnoise GNU/Linuxerako multimedia-erreproduzigailu erabilerraza, interfaze intuitiboduna eta bizkorra. Pista-zerrendaren bitartez kontrolatzen da erreprodukzioa. |