Rockbox

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Rockbox deformatua.png

Rockbox

3.11.2 bertsioa

Rockbox pantaila.jpg

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Rocbox MP3 erreproduzitzaileentzako kode irekiko firmware alternatibo bat da. Besteen artean Apple iPod, Archos Jukebox, iRiver H10, Philips GoGear, Toshiba Gigabeat eta Olympus m:robe irakurgailuetan instala daiteke.

Ezaugarrietako batzuk:

  • Ekualizatzailea.
  • Bideoak ikusteko aukera, berez ez zeukaten gailuetan.
  • Grabagailua.
  • FM irratia, grabatzeko aukerekin.
  • Interfazeko gai pertsonalizatuak.
  • Abesti zerrenda dinamikoak.
  • Last.fm-ko zerrendak.
  • Diskoen azalak ikusteko aukera, berez ez zeukaten gailuetan.
  • Lotan jartzeko tenporizadorea.
  • Alarma.
  • Apple iPodetara fitxategiak arakatzaile arrunt baten bidez pasatzeko aukera...

Horietaz gainera, plugin edo gehigarri ugari ditu: pictureflow (itunesen coverflow), testu editorea, kalkulagailua, *lrc motako letra fitxategiak soinuarekin sinkronizatzeko aukera, egutegia, metronomoa, erresistentzia kolore kalkulagailua, eta abar. Baita jokoak ere: doom, xakea, bakartia, sudokua, jackpot eta beste hainbat.

Lokalizazioa

Erreproduzigailuko menu nagusiak euskaraz erabiltzeko prest daude, 3.10 bertsiotik aurrera euskara berez instalaturik dator. Rockboxaren gehigarri bakoitzak bere itzulpen fitxategia du eta banan bana itzuli behar da. Gehigarriok itzuli gabe daude.

Instalazioa

Rockbox instalatzeko errazena Rockbox Utility programa erabiltzea da. Zure erreproduzigailu konkretuarentzako gida irakurtzea komeni da.