Jokoak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Freeciv logoa.png FreeCIV

Librezale Freeciv ari da itzultzen une honetan.

Minetest-logo.png Minetest

Mundu zabaleko joko librea da, blokez osatutako mundu batea lehengaiak lortu eta haiekin objektuak eraiki eta sortu daitezke.

OpenSudoku logo.png Open Sudoku

Androiderako sudokuak jolasteko aplikazio bat da.

ScummVM logo.png ScummVM

ScummVM Scumm motorea darabilten jokoak exekutatzeko makina birtuala da. Era honetan, posiblea da jatorrizko plataformak ez diren beste plataforma batzuetan joko hauetara arazorik gabe jolastea. Kontuan izan behar da jokoak ez direla libreak, bakarrik, berauek exekutatzeko azpiegitura. Zein joko erabil daitekeen jakiteko, jo ScummVMekin bateragarriak diren jokoen zerrendara.

Supertux2-logo.png SuperTux

SuperTux jauzi-joko bat da, Nintendo plataformetarako Super Mario Bros jokoen inspirazio handia duena.

STKlogo.png SuperTuxKart

SuperTuxKart software libreko pertsonaien arteko Kart lasterketa jolasa da. Txartel grafikoan 3D beharrezkoa da, SDL, OpenGL eta PLIB liburutegiak erabiltzen baititu grafikoentzat eta OpenAL soinuarentzat.

Jokalari bakarrak hainbat jolasteko era aukera ditzake eta jokalari anitzen eran, horiez gain, elkarren arteko borrokak egin daitezke.

0.7.3 bertsiotik aurrera gehigarriak daude eskuragarri: Dozenaka Kart gehiago, Zirkuitoak eta borrokarako zelaiak.