Hezkuntza
Hezkuntzaren inguruko gaiak jorratzeko Hezkuntzan Librezale izeneko lantaldea irekia dago. Parte hartu!
Software libreko bideo-konferentziak egiteko web aplikazioa. Ikaskuntzarako hainbat plataformetan plugin moduan integratzen da, besteak beste Moodlen. Bideo eta audio-eskolak, konferentziak eta tutorialak egiteko erabiltzen da.
Calibre formatu digitalean dauden liburuak kudeatzeko aplikazioa da. Liburutegi digitalak kudeatzeko balio du. Liburuen formatuen bihurketak egiten laguntzen du. Irakurgailu elektronikoetako eta ordenagailuko testuak sinkronizatzeko erabil daiteke. Berriak saretik deskargatzeko eta liburu elektronikorako egoki diren formatura bihurtzeko balio du.
Draw.io izenaz ere ezaguna. Era guztietako diagramak egiteko aplikazioa. Linean erabili daitezke edo mahaigaineko aplikazioan.
Irakasleari bere pantaila erakusteko eta ikasleen pantailak monitorizatzeko, kontrolatzeko, blokeatzeko, itzaltzeko... aukera ematen duen Linux aplikazioa.
Lineako arbela. Estetikoa eta erabilerraza. Partekatu daiteke.
Irakasleentzat web edukiak sortu eta argitaratzeko egiletasun tresna erabilerraza da.
Liburu elektronikoen ikustailea. Epub formatuarekin lan egiten du. Testuan bilaketa, nabarmentzeak, oharrak, hiztegi eta itzulpen kontsultak egin daitezke.
Mapa mentalak egiteko aplikazio librea da. Javan idatzita dago eta plataforma-anitza da.
Buru-mapak edo mapa mentalak egiteko aplikazio librea da, FreeMinden forka. Javan idatzita dago eta plataforma-anitza da.
Umeentzako hezkuntza jolasak.
Hainbat sistemei (Moodle, WordPress, Drupal...) eduki interaktiboak sortzeko aukera ematen dien elkarlaneko markoa.
Mekanografia ikasteko aplikazioa (KDE). Ikasgaiak euskaraz
Mekanografia ikasteko tutorea. Instalatu eta offline ikasteko balio du.
Galdetegiak sortu eta erantzuteko tresna.
H5P jarduera interaktiboak sortu eta editatzeko aplikazio autonomoa.
Mahara e-portfolio sistema da, besteak beste, nork bere ikaste-prozesuaz hausnartu, horren ebidentziak gorde, taldeko lana bideratu, blogak kudeatu eta CVak antolatzeko erabil daitekeena. Moodle-rekin erraz integratzen da. Zerbitzarian instalatzen da.
Buru-mapak eta kontzeptu-mapak egiteko aplikazio librea Linuxerako.
Ikaskuntzarako plataforma ahaltsua. Zerbitzarian instalatzen da.
Arbel digitalean editatzeko aplikazioa. Open-Sankore-ren jarraipena.
Blokeen bidezko Scratch programazio sistemaren htlm5 bertsioa.
Hainbat hizkuntzatako esaldiekin eta esaldien itzulpenekin datu base erraldoia egiteko proiektua. Hasiera fasean dago. Euskarazko interfazea eta euskarazko esaldien bilduma munduko beste hainbat hizkuntzetako itzulpenekin batera. Izena eman, pasahitza hautatu eta, besterik gabe, gehi daitezke euskal esaldiak eta itzulpenak.
Irudi-ediziorako programa erraza da, umeek erabiltzeko aproposa. Haurrak entretenitzeko helburua dauka, lanabes-sorta txiki baina erabilgarria dauka, baita soinu-efektu erakargarriak ere.
Irakasleek ikastetxean ikasleen pantailen monitorizazioa, haien ordenagailuen kontrola, aurkezpenak eta beste funtzio batzuk eskaintzen duen aplikazioa.
Testu-tratamenduko programa. Euskara ikasten edo mekanografia ikasten hasi-berriak direnentzat egokia. Ortografia zuzentzaile-automatikoa ageri-agerikoa dauka.
Irudi-ediziorako programa irakasleek bideo-tutorialetan eta bideo-konferentzietan erabiltzeko. Era berean, PDFen gainean editatzeko aproposa.
Zotero erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko aplikazio multiplataforma da.