Mahaigainak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mahaigain inguruneak

Deepin logoa.jpeg Deepin

Deepin ordenagailuentzako jatorri txinatarreko mahaigain ingurune bat da, erabilgarritasunean zentratut. Aplikazio nagusi gehienak propioak ditu: nabigatzailea, fitxategien arakatzailea eta abar.


Gnome-logoa.png GNOME

GNOME (GNU Network Object Model Environment) ordenagailuentzako mahaigain ingurune bat da, erabilgarritasunari eta internazionalizazioari garrantzi handia ematen diona. GNOME proiektua aplikazio ezberdinez osatua dago: Brasero, Evolution, Gedit, GIMP, Gnumeric, Inkscape, Nautilus, Totem eta abar.


KDE logo.png KDE

KDE ordenagailuentzako mahaigain ingurunea da. KDE softwarea gauza askotarako balio du: webgunean nabigatzeko, lankide, lagun eta senideekin harremanetan egoteko, fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko, eta lanean sortzailea eta emankorra izateko. KDE komunitateak 200 aplikazio baino gehiago garatu eta mantentzen ditu, edozein Linux mahaigainetan exekutatzen direnak, eta askotan baita beste plataforma batzuetan ere.


LXDE128.png LXDE LXDE *NIX sistemetarako mahaigain ingurune arina da, ordenagailu zaharretarako egokia.

Mate logoa.png MATE

MATE mahaigain ingurunea Gnome 2-ren "fork" bat da, mahaigain ingurune tradizionala nahiago dutenentzat sortua.

Xfce-logoa.png Xfce

Zenbait *NIX sistemetarako mahaigain ingurune arin bat da. Produktibitatean pentsatuz garatua, aplikazioak azkar irekitzen du sistema errekurtsoak mantenduz.

LXQt-logoa.png LXQt

LXQt doako eta kode irekiko mahaigaineko ingurune arina da. LXDE eta Razor-qt proiektuen arteko bat egitearen emaitza izan da.


Zaharkituak

Razor-qt-logoa.png Razor-qt

Razor-qt QT liburutegiak erabiliz sortutako mahaigain ingurune arina da, ordenagailu zaharretarako egokia.

Mahaigain itxurak

Zaharkituak

Cairo-dock-logoa.png Cairo-Dock


Cairo Dock aplikazioa, (ingelesetik, Dock > atrakatzeko gunea), ataza-barra batez eta mahaigainaren edozein tokitan koka daitezkeen hamaika applet-ez osaturik dator.


Compiz-logoa.png Compiz

Compiz GNU/Linux sistemetan mahaigaineko efektuak sortzen dituen aplikazioa da. Leiho-kudeatzaile eta mahaigaineko konposatzaile modura dabil hardware bidezko azelerazioa daukaten sistemetan.


Docky-logoa.png Docky

Docky (ingelesetik, Docky > atrakatzeko gunetxoa) motako aplikazio bat da, Gnome ingurunerako bereziki garatua. Docky-k hainbat gai edo itxura erabil ditzake, plugin-ak onartzen ditu, adierazle aurreratuak ditu eta leihoen kudeatzaile bat dauka.


Plank logoa.png Plank

Plank "atrakatzeko gune" motako beste aplikazio bat da, Gnome ingurunekoa. Garatzaileek sinpletasuna bilatu dute. Oso erabilerraza da: martxan dagoen aplikazioa portuan agertuko da eta, klik bat eginez gero, martxan dagoen aplikazioa portuan luzerako mantentzeko aukera agertuko da.