Sistema eragileak

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Android robot 128px.png Android

Android sakelako telefonoetarako sistema eragile bat da.

Cyanogenmod-logoa.png CyanogenMod

CyanogenMod komunitateak sortutako Android ROM ezagunena da.

Debian-logoa.png Debian

Debian GNU/Linux oso-osorik software librez osatutako GNU/Linux banaketa da. Librezaleko kideok Debianen dauden pakete batzuk besterik ez ditugu itzultzen.

Fedora-logoa.png Fedora

Fedora erabilpen orokorrerako GNU/Linux banaketa bat da. Komunitateak garatu eta mantentzen du eta Red Hat enpresaren babesa du.

link=http://librezale.eus/wiki/Firefox OS Firefox OS

Firefox OS Linux kernelean oinarritutako kode irekiko sistema eragile bat da, smartphone eta tabletetarako bereziki garatutakoa. Firefox web nabigatzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko Mozilla Fundazioak sortutakoa da.

Ubuntu-logoa.png Ubuntu

Ubuntu software librez osaturiko GNU/Linux sistema bat da.