GPodder

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gpodder200.png

gPodder

3.0.4 bertsioa

GPodder-3.0.4.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

gPodder audio eta bideo edukiak (podcast-ak) deskargatu eta kudeatzeko aplikazio plataforma-anitza da. GNU/Linux (Ubuntu, Debian, Gentoo, Fedora, OpenSuse, Arch Linux, Zenwalk), FreeBSD, Windows, MacOSX eta Nokia mugikorretan (N800, N810, N900, N950, N9) instalatu daiteke.

Ezaugarrietako batzuk:

  • RSS, Atom, YouTube, Soundcloud, Vimeo eta XSPF jarioak onartzen ditu
  • Eduki berriak aurkitzea errazten du bere Podcast direktorioarekin: https://gpodder.net/directory/
  • Gailuen arteko sinkronizazioa
  • Erraz pertsonaliza daiteke - pluginak onartzen ditu
  • GNU GPLv3 lizentziarekin banatzen da.

Lokalizazioa

3.0.4 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke eta osorik euskaratuta dago. 2.x bertsioa ere guztiz euskaratuta dago baina momentuz itzulpena ez da aplikazioarekin batera banatzen. gPodder-en lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. Esan bezala %100 itzulita dago baina egindako itzulpenak berrikustea komeni da itzulpena hobetzeko.

Informazio gehiago