Xnoise

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Orri honetako edukiak zaharkituta daude edo akatsak egon daitezke, beraz informazioa ez da erabat fidagarria.

Xnoise ez da mantentzen 2014ko uztailetik, beraz hobe ez erabiltzea.


Xnoise-logoa.png

Xnoise

0.2.19 bertsioa

Xnoise-euskaraz.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Xnoise GNU/Linuxerako multimedia-erreproduzitzailea da; interfaze erabilerrazekoa, bizkorra eta ezaugarriz betea.

Xnoise erabiliz musika entzun eta bideoak ikus ditzakezu oso era intuitiboan: liburutegia arakatu eta artista, album edo pista bat era errazean gehitu dezakezu pista-zerrendara, nahi duzun posizioan kokatuz.

Ezkerreko panelean jatorri desberdinetako multimedia ikus dezakezu zuhaitz hierarkiko batean antolaturik.

Lokalizazioa

Xnoise-ren azken bertsioa euskaraz dago, iturburu-kodean integratuta. PO formatudun fitxategi bat dago lokalizaziorako. Akatsik sumatuz gero jakinarazi Librezale posta-zerrendan.