Popcorn-Time

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Popcorn-icon.png

Popcorn-Time

0.4.9 bertsioa

Popcorn-time.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Popcorn-Time plataforma anitzetan erabili daitekeen torrent bidezko erreproduzigailua da. GNU General Public License pean banatzen da.

Filmak eta telesailak ikusteko torrentak jaitsi beharrean, erabiltzaileari API bidezko katalogo bat erakusten dio. Horrela, amaierako erabiltzaileak ez dauka teknologia honi buruz ezer jakin behar eta edukiak online zuzenean ikusteko aukera ematen dio aldaketa handirik egin gabe.

Oharra

Bere webgunea behin eta berriz botatzen dutenez eta konfidantza gutxiko webguneak sortzen ari direnez bere subreddit-etik edo bere Github profilaren bidez sartzea gomendatzen dugu.

Lokalizazioa

Lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da.

Proiektu honek buruhauste batzuk eragin ditu hasierako egunetan. Izan ere, filmak ikusteko ematen duen erraztasunak lobby handien presioak eragin ditu eta kodea ostatatzen den lekua lau aldiz itxi dute. Badirudi azken honek irauten duela eta konpromiso handia duten garatzaileen artean proiektuak aurrera darraiela.

Bestelako loturak

Github: github.com/popcorn-official

Reddit: r/PopCornTime

Bloga: https://blog.popcorntime.sh

Eztabaida gunea: http://discuss.get-popcorn.com