VLC

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Vlc-logoa.png

VLC media player

2.2.4 bertsioa

Vlc pantosoa.jpg

Proiektuari buruz

Horia.png


VLC media player plataforma anitzetan erabili daitekeen multimedia erreproduzigailua da. GNU General Public License pean banatzen da.

VLCren oinarrizko banaketak audio eta bideo kodek asko onartzen ditu, bai eta DVD, VCD eta zenbait streaming protokolo. Audio eta bideo horiek zabaltzeko, FFmpeg liburutegia erabiltzen du eta zifratutako DVDak zabaltzeko libdvdcss liburutegia.

Lokalizazioa

Lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da.

Proiektu honek buruhauste asko eragin du azken urte hauetan eta arrisku handia litzateke lokalizazioa edonoren esku uztea. Proiektuak bizi izan duen aferari bere izaera teknikoa gehituz gero, kalitateari erreparatuko dion arduradun konprometitua beharko luke proiektuak. Ekarpenak egiteko ateak zabalik daude baina aurretik egin izan diren akatsak sahiestu nahi dira.

Librezale zerrendara 2012ko uztailean bidalitako mezu batek egiten du gertatutako arazoen laburpena. Urtebete beranduago gauzak puntu okerrenera heldu ziren eta itxura txarra hartu zuen aferak. 2013ko urriraz geroztik VLCren egoera argitutzat eman daiteke.