Irudia

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Hamalau proiektu (alfabetikoki)

Drawing logoa.png

Drawing

Drawing marrazkiak egiteko eta irudiak editatzeko aplikazio sinplea da. Bit-mapa edizio egiten du PNG, JPEG eta BMP formatuekin lan egiten du.


Flameshot logo.png Flameshot

Flameshot ordenagailuko sistematan pantaila-argazkiak egin eta moldatzeko aplikazio bat da.


Freecad-logoa.png FreeCAD

FreeCAD CAD (Computer Aided Design) motako aplikazio bat da. Marrazketa parametrikorako bereziki prestatutako aplikazioa da, edozein motatako fabrikazioan piezen diseinua sortzeko erabiltzen dena.


Gallery-logoa.png Gallery

Gallery Web bidezko argazki eta bideo galeria bat da. Modulu sistema bat erabiltzen du hainbat ezaugarriez hornitzeko; moduluen bidez iruzkinak, etiketak, mapak eta abar gehi daitezke sistemari.


Gromit-MPX logoa.png Gromit-MPX

Gromit-MPX Pantailan marrazteko aplikazio txiki bat da. Sistemaren erretiluan agertzen da eta laster teklen bidez erabiltzen da.


Krita-logoa.png Krita

Krita. Irudiak marrazteko edota editatzeko KDE inguruneko aplikazio aurreratua.


Ksnip logo.png Ksnip

Ksnip. Pantaila-argazkiak egin eta editatzeko aplikazioa.


LibreCAD logoa.png LibreCAD

LibreCAD. Objektu eta espazioen 2D diseinua.


Peek logoa.png Peek

Peek, Pantailaren bideo kapturak egiteko aplikazioa, GIF animatu formatuan edo WebM zein MP4 mutuetan.


Pinta-logoa.png Pinta

Pinta. Irudiak tratatzeko aplikazio txiki bat da. Oraindik garapen-fase goiztiarrean dago, baina itxura ona dauka jadanik. Ez dauka GIMPen potentzia, baina balekoa izan daiteke argazkietan aldaketa txikiak egin behar dituen jendearentzat.


Shotwell logo.png

Shotwell

Shotwell. Argazkiak ordenagailuan kudeatzeko eta ongi antolatuta mantentzeko aplikazioa da. Oraindik aplikazio berria izanik, laster lortu du GNU/Linux-eko bi banaketa handitan kokatzea, Fedoran eta Ubuntun.


Shutter icon 64x64.png Shutter

Shutter. Pantaila-argazkiak egiteko eta editatzeko aplikazioa.


link=http://librezale.eus/wiki/Simple Scan Simple Scan

Simple Scan. Eskanerrak erabiltzeko aplikazio txikia da. Canonical-ek garatutako aplikazioa da, eta Ubunturen 10.04 bertsiotik aurrera XSane ordeztera etorri da.


link=http://librezale.eus/wiki/Sweet Home 3D Sweet Home 3D

Sweet Home 3D diseinu arkitektonikorako software libreko aplikazioa da, erabiltzaileari etxe baten 2D planoa sortzen laguntzen diona, 3D aurrebistarekin eta barruko zein kanpoko ikuspegia apaintzeko, altzariak eta mota guztietako elementuak gehitzeko aukera ematen duena.


Synfig-Studio-logo.png Synfig-Studio

Synfig-Studio. Animazioak egiteko aplikazioa. 2Dimentsioko animazioak sortzen diru irudi bektorialak erabiliz. Bit-mapa irudiak onartzen ditu atzeko plano eta objektu gisa. Denbora lerro batean formak, kokapenak eta objektuen ezaugarriak era leun batean aldatzen ditu.


link=http://librezale.eus/wiki/Tux Paint Tux Paint

Tux Paint. Irudi-ediziorako programa erraza da, umeek erabiltzeko aproposa. Haurrak entretenitzeko helburua dauka, lanabes-sorta txiki baina erabilgarria dauka, baita irudi bilduma eta soinu-efektu erakargarriak ere.