OpenShot
Librezale.eustik
Azalpena
OpenShot GNU/Linuxerako bideo-editorea da. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:
- Audio, bideo eta irudien formatu asko onartzen ditu (FFmpeg bidez)
- Gnome-rekin integratuta dago
- Pista anitz onartzen ditu
- Klipen tamaina aldatu, zatitu, doitu, moztu
- Bideo-trantsizioak denbora errealeko aurrebistekin
- Konposizioak, irudien gainjartzea, ur-markak
- Tituluentzako txantiloiak, tituluen sorrera, Inkscape erabil daiteke tituluak moldatzeko
- Mugitzen diren kreditu-tituluak
- Kolore solidoko klipak (alfa-konposizioa barne)
- Irudi-sekuentziak onartzen ditu
- Arrastatu eta jaregin denbora-lerrora
- Bideo-kodeketa (FFmpeg bidez)
- Bideoklipen zoom digitala
- Abiadura-aldaketa klipetan (slow motion, etab.)
- Trantsizio pertsonalizatuak eta maskarak
- Klipen tamaina aldatzea
- Audio-nahasketa eta -edizioa
- Bideo digitaleko efektuak: distira, gamma, ñabardura, gris-eskala, chroma key... 20 bideo-efektura arte
Lokalizazioa
OpenShot-en interfazea euskaratuta dago Launchpad.net-en bidez. Laguntza-fitxategiak, berriz, ez daude euskaratuta oraindik.
Instalazioa
GNU/Linux banaketa nagusietako biltegietan dago jadanik, bertsio ezberdinetan. Kontu izan Fedoran ez dagoela onartuta pakete ofizial gisa. Ubuntun azken bertsioa eduki nahi izanez gero, Launchpad-eko PPA hau erabil daiteke (PPA biltegiak erabiltzeko argibideak).