Clementine

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Clementine-Logoa.png

Clementine

1.3.1 bertsioa

Clementine-euskaraz.png

Proiektuari buruz

Gorria.png


Clementine, musika erreproduzigailua da, Amarok 1.4-ean oinarriturik dagoena. Musika erreproduzitzeko era erraz eta azkarra izatea du helburu. Plataforma-anitza den aldetik, posible da inolako arazo gabe Unix-motako sistema eragileetan (Mac OS X barne) eta Microsoft Windows-en erabiltzea.

Musika bilduma era erraz batean kudeatzeaz gain, gailu desberdinak kontrolatu daitezke bertatik, hala nola MP3 erreproduzigailuak edo iPod-ak. Sareko jarioak ere entzuteko aukera ematen du bai irratiak, baita Spotify edo Grooveshark moduko zerbitzuetako musika, ordainpeko kontua izanez gero hauetan. Ezaugarrien zerrenda luzeagoa aurkitu daiteke Clementine-ren webgunean.

Lokalizazioa

Clementineren lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. Bertatik jaitsi daiteke hizkuntza-fitxategia.

Hurrengo bertsio egonkorra euskaraz egongo den arren, berau kaleratu arte euskaraz erabiltzeko zenbait modu daude:

  1. Hizkuntza-fitxategia eta azken bertsio egonkorraren iturburu-kodea jaitsi eta konpilatzea. Konpilatzeko jarraibideak Windows, Mac OS X eta Linuxerako.
  2. Garapen-bertsioetako bat jaitsi eta instalatzea. Kontuan izan, garapen-bertsioa izanik, gerta daitekeela hainbat ezaugarri ondo ez aritzea eta zenbait gauzek huts egitea; arduraz jokatu. Garapen bertsioak sistema eragile desberdinetarako.