Itzulpengintza
Crow Translate itzultzaile sinple eta arina da, Google, Yandex, Bing, LibreTranslate eta Lingva translate API erabiliz testua itzultzeko eta hitz egiteko aukera ematen duena.
Gtranslator aplikazioa Gnome mahaigain-ingurunerako prestatutako lokalizazio-tresna da. PO formatuko fitxategiak lokalizatzeko balio du. Gtranslator instalatzeko, erabili apt-get install gtranslator edo horren pareko komandoa (GNU/Linux sistemetan). Windowsen instalatu nahi izanez gero, begiratu hemen.
Dohaintzan emandako hizketa grabaketa-sorta erraldoia da, edonori ahalbidetu diezaiokeena, potentzialki edozein hizkuntzatan, hizketa erabiltzen duten app-ak modu azkar eta erraz batean trebatzea. Bere helburua, hizketa ezagutzen duten teknologiak hobeak eta guztientzat irisgarriagoak egitea da.
Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenak egiteko sistema da. Parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, hitz gakoen bilaketaz eta glosarioz hornitutakoa, eta egindako itzulpenak proiektu eguneratuetan aprobetxatzea ahalbidetzen duena.
Web bidez lankidetzan egindako itzulpenak bideratzeko aplikazio sendoa da. Hainbat itzulpen-formaturekin lan egin dezake eta terminologia ere kudeatzen du.
Hainbat hizkuntzatako esaldiekin eta esaldien itzulpenekin datu base erraldoia egiteko proiektua. Euskarazko interfazea eta euskarazko esaldien bilduma munduko beste hainbat hizkuntzetako itzulpenekin batera topa daitezke. Izena eman, pasahitza hautatu eta, besterik gabe, gehi daitezke euskal esaldiak eta euskarara ekarritako itzulpenak.
Itzulpenak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. Translate Toolkitaren gainean dago garatua eta softwarea itzultzera bideratuta dago gehien bat.