Bulegoa

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Calibre-logo.png Calibre

Calibre formatu digitalean dauden liburuak kudeatzeko aplikazioa da. Liburutegi digitalak kudeatzeko balio du. Liburuen formatuen bihurketak egiten laguntzen du. Irakurgailu elektronikoetako eta ordenagailuko testuak sinkronizatzeko erabil daiteke. Berriak saretik deskargatzeko eta liburu elektronikorako egoki diren formatura bihurtzeko balio du.

Libreoffice-logoa.png LibreOffice

LibreOffice bulegotikako suite aske bat da. Hainbat osagai ditu, nagusienak testu-prozesatzaile bat (Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazio bat (Calc), aurkezpenak sortzeko aplikazio bat (Impress), datu-baseen kudeatzaile bat (Base), irudi bektorialen editore bat (Draw) eta formula matematikoen editore bat (Math).

Lifeograph logo.png Lifeograph

Lifeograph off-line, deskonektatuta, erabiltzeko agenda sinple bat da. Androiden, Linuxen eta Windowsen erabil daiteke.

Myexpenses-logoa.png MyExpenses

MyExpenses Android sistema eragilean gastu eta diru-sarrerak kudeatzeko aplikazio librea da. Grisbi edo GNUCash bezalako programekin bateragarria da.

link=http://librezale.eus/wiki/PDF Arranger PDF Arranger

PDF Arranger aplikazio arin bat da, erabiltzaileari PDF dokumentuak batu edo zatitzen eta orriak biratu, moztu eta berrantolatzen laguntzen diona interfaze grafiko eta intuitiboa erabiliz.

Scribus-logo.png Scribus

Scribus argitalpenak maketatzeko aplikazio bat da, ezaugarri aurreratuak dituena (esaterako CMYK profilen onarpena, ICC kolore-kudeaketa, PDFen sorrera aurreratua, etab.)

Zettlr 256x256.png Zettlr

Zettlr oharrak Markdown formatuan editatu eta kudeatzeko aplikazio multiplataforma da.

Zim logo.png Zim

Zim wiki oharrak orriz osatutako koaderno batean idazteko eta zereginak kudeatzeko aplikazio multiplataforma da.

Zotero ikonoa.png Zotero

Zotero erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko aplikazio multiplataforma da.

Zaharkituak

Mirakel-logoa.png Mirakel

Mirakel Android sistema eragilean zereginak kudeatzeko aplikazio bat da. TaskWarrior sistemarekin bateragarria da.