OBS Studio

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

OBSLogo80.png

OBS Studio

0.15.4 bertsioa

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

OBS Studio (Open Broadcaster Software) bideo eta audio grabazioak eta zuzeneko transmisioak (streaming) egiteko kode irekiko aplikazioa da. Besteak beste sarrera hauek onartzen ditu: pantailaren bideo-kaptura, webcam, bideo-kamera, multimedia fitxategia, irudia, testua, mikrofono, jack eta audio irteera. Aplikazio interesgarria besteak beste bideo-tutorialak grabatzeko edo aurkezpenen transmisioak egiteko.


Lokalizazioa

2016ko apirilean osatu zen euskaratzea. Haren mantenuan lagundu nahi baduzu [Crowdin.com][1] web orriaren bidez egin dezakezu Lokalizazioan akatsik sumatuz gero jakinarazi Librezale posta-zerrendan.