Kazam
Azalpena
Kazam pantailan dagoena kapturatzeko balio duen programa sinple bat da, Ubuntu ingurunean erabiltzeko sortua. Pantaila-argazkiak eta bideoak grabatzeko sortua dago.
Lokalizazioa
2013ko urrian osatu zen euskaratzea, dena den garatzaileek ez diote kasu handirik egiten eta litekeena da hurrengo bertsioan ere euskara jokoz kanpo geratzea. Haren mantenuan lagundu nahi baduzu - Launchpad.net/Kazam web orriaren bidez egin dezakezu. Lokalizazioan akatsik sumatuz gero, mesedez, jakinarazi Librezale posta-zerrendan.
Laguntza
Deskargatzeko eta Instalatzeko, Ubuntun, (emanaldi, difusio, igorpen, broadcast eta guzti):
- sudo apt-add-repository ppa:sylvain-pineau/kazam
- sudo apt update
- sudo apt install kazam
- sudo apt upgrade
Kazam desinstalatzeko:
- sudo add-apt-repository --remove ppa:sylvain-pineau/kazam
- sudo apt update
- sudo apt upgrade
Laster-teklak, azkar eta erraz ekiteko:
- SUPER-CTRL-R (Recording, hasi grabatzen).
- SUPER-CTRL-F (Finish, amaitu grabazioa).
- SUPER-CTRL-P (Pausatu).
- SUPER-CTRL-Q (Quit - Irten).
Oharra: ingelesez SUPER esaten zaio teklatu gehienek duten leihotxoaren giltzari, teklari, Ctrl giltzaren ondokoari. Euskaraz bere horretan utzi dugu.