Tatoeba
Tatoeba Hainbat hizkuntzatako esaldiekin eta esaldien itzulpenekin datu base erraldoia egiteko proiektua. (2023ko irailean, hamaika bat milioi esaldi eta 422 hizkuntza). Esaldi guztiak CC lizentziarekin daude. Tatoebako sustatzaileek erabiltzaileei CC BY eta CC0 lizentziak hautatzeko eskatzen diete, hau da, erabiltzaileei, mesedez, lizentziarik libreenak hautatzeko eskatzen diete.
Munduko edozein hizkuntzatan bezala, euskaraz sorturiko esaldiak eta esaldi euskaratuak gehi daitezke nazioarteko proiektu honetara. Esaldiak sortzen dituzten erabiltzaileak esaldien jabeak dira. Esaldien sortzaileek hautatuko dituzte esaldien CC lizentzia. Esaldien itzultzaileek sortzaileen lizentzia errespetatu beharko. Esaldien jabeek bot laguntzaileak dauzkate euren esaldiak lizentzia libreago batera multzo handietan erraz aldatzeko.
Itzultzaile, zuzentzaile edo lokalizatzaile lanbidean lehen urratsak emateko aukera, ofizio horietan nolabait trebatzen hasteko aukera eskaintzen digu Tatoebak.
(Agian etorkizuneko itzultzaile automatikoek erabiliko duten datu-base handi horietako bat izango da Tatoeba. Honelako esaldi multzo handietatik, lizentzia librea duten esaldietatik, auskalo zenbat proiektu elikatuko diren etorkizunean).
- Kontuz. Aspaldi honetan, seguritate arrazoiengatik, spam eta mezu txatxuak saihesteko, erabiltzaile berriei, hasieran, eguneko 5 esaldi besterik ez zaizkie onartzen.
- Kudeatzaileek ikusten dutenean erabiltzaile berria txintxo dabilela, murrizketa hori kentzen diote.
- Lokalizazioan laguntzeko: Transifex.com/Tatoeba_website (Tatoeba % 100 euskaraz zegoen 2020ko apirilean, baina pixkanaka-pixkanaka kate berriak agertu ohi dira).
Ikus Wikipedian: Tatoeba.