OBS Studio

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

OBSLogo80.png

OBS Studio

27.1.3 bertsioa

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

OBS Studio (Open Broadcaster Software) bideo eta audio grabazioak eta zuzeneko transmisioak (streaming) egiteko kode irekiko aplikazioa da. Besteak beste sarrera hauek onartzen ditu: pantailaren edo leiho baten bideo-kaptura, webkamera, bideo-kamera, multimedia fitxategia, irudia, irudi-segida, testua, mikrofono, jack eta audio irteera. Aplikazio interesgarria besteak beste bideo-tutorialak grabatzeko edo aurkezpenen transmisioak egiteko.


Lokalizazioa

2016ko apirilean osatu zen euskaratzea. Haren mantenuan lagundu nahi baduzu Crowdin.com - OBS Studio web orriaren bidez egin dezakezu. Lokalizazioan akatsik sumatuz gero, mesedez, jakinarazi Librezale posta-zerrendan.

Oharra: instalatu berri duzu eta dena ingelesez topatu duzu... Interfazea euskaraz ikusteko: File > Settings (Hautatu euskara eta berrabiarazi).

Tutorialak