Sare sozialak (foroak, txatak, blogak eta mikroblogak...)

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Blogak

Wordpress-logoa.png WordPress

Argitalpen pertsonalarentzako plataforma semantiko aurreratua da eta nabarmentzen dituen arloak estetika, web estandarrak eta erabilgarritasuna dira.

Foroak

Lemmy logoa.png Lemmy

Lemmy foro federatu bat da, Fedibertsoan oninarrituta.


FluxBB-logoa.png FluxBB

Foroak sortzeko aplikazioa da. Azkarra, arina eta erabilerraza izateko sortu da. PHP lengoaian idatzita dago eta aktiboki garatzen ari da.


Phpbb-logoa.png phpBB

Foro elektronikoak sortzeko paketea da. Indartsua, malgua eta kode irekia filosofian oinarritutakoa. Erabiltzaile-interfaze erabilerraza eta kudeaketa sistema zuzena eta sinplea dauka.

Mikroblogak

Mastodon logoa.png Mastodon

Mikroblogintzarako sare federatu bat da.


GNU-Social-logoa.png GNU Social

Mikroblogintzarako guneak sortzeko balio duen aplikazioa da.


IceCubesApp logoa.png IceCubesApp

Mastodon erabiltzeko iOS eta ARM arkitektura duten macOS ordenagailuetarako programa da.


Movim logoa.png Movim

XMPP oinarri duen gizarte sarea da. Norberak bere instantzia instala dezake, besteekin deferatu daitekeena, baina ez du ActivityPub erabiltzen. Gizarte-sare edo blog zein mezu zuzenak trukatzeko erabili daiteke.


Metatext logoa.png Metatext

iOS gailuetarako ActivityPub aplikazioa da.


Tuba logoa.png Tuba

Fedibertsoko plataformak erabiltzeko GNOMErako aplikazioa da.


Whalebird logoa.png Whalebird

Mastodon, Pleroma, eta Misskey plataformak erabiltzeko ordenagailurako programa da.

Txatak

Riot logo.png Riot >>>> Element Logo.png Element

Riot bat-bateko mezularitza aplikazio bat zen, Matrix sare federatuarentzako bezeroa; izena aldatu zioten eta orain Element da.


Fluffychat logoa.png Fluffychat

Mahai gaineko zein mugikorretarako Matrix aplikazioa. Kontu bat baino gehiago erabil daitezke.


Syphon logoa.png Syphon

Android eta iOS gailuetarako Matrix aplikazioa. Pribatutasunean jartzen du azpimarra.


Ditto logoa.png Ditto

Android eta iOS gailuetarako Matrix aplikazioa. Euskarazko fitxategia lehendik ere badagoela dio Weblatek baina ez da inondik inora ageri.


Nio logoa.png Nio

iOS gailuetarako Matrix aplikazioa.


Monal logoa.png Monal

iOS eta macOS gailuetarako XMPP aplikazioa.


Siskin logoa.png Siskin

iPhone eta iPad gailuetarako XMPP aplikazioa.

Beste mota batzuetakoak

Libravatar logoa.png Libravatar

Libravatar beste webguneei zure avatar-a (profileko argazkia) eskaintzen dien zerbitzua da. Kontu bat sortzen baduzu, zure argazkia agertuko da zure e-posta helbidea erabiltzen duzun foro edo blogetako iruzkinetan. Gravatar-en alternatiba librea da.


Bookwyrm logoa.png Bookwyrm

Bookwyrm irakurritako liburuen jarraipena egin, haien gainean hitz egin, kritikak idatzi edo jarraian zein irakurri erabakitzen laguntzeko sare federatua da, fedibertsoan oinarrituta.