IceCubesApp
IceCubesApp
Azalpena
IceCubesApp Mastodon erabiltzeko iOS eta macOSerako aplikazioa da (ARM arkitektura soilik).
Denbora-lerro lokala eta federatua ikusi daitezke eta beste instantziatako denbora-lerro lokalak gehitu Fedilabek egiten duen moduan.
IceCubesApp-ek quote funtzioa dakar eta, beraz, erabiltzaileak aipatzeaz gain, publikazio/argitalpenak ere aipatu daitezke.
ChatGPT darabil (aukeran) idazten ari garen mezu/bidalketa/argitalpena zuzendu, luzatu edo laburtzeko.
Lizentzia
Lokalizazioa
Lokalizazioa Pull Request bidez egiten da aplikazioaren kodearen biltegian. Unean %100ean dago euskaratuta baina garapen betean dago eta egunero daude aldaketak.
Lau ordu inguru behar izan dira hasierako itzulpenerako.
2023ko otsailaren 9tik dago euskaraz erabilgarri, 1.4.5 bertsiotik.
Terminologia
- leading: avatarea corpusaren barnean edo kanpoan ikustarazteko erabiltzen da aukera. Alboan gisa itzuli da.
- haptic: haptiko gisa itzuli da, behin-behinean
- custom: norberak ezarritakoa
- trending posts: pil-pilean dauden bidalketak (eguneratzeke > bogan)
- favourite: egin gogoko, kendu gogokoa
- follow request: jarraipen-eskaera, gidoiarekin
- swipe: atzamar-mugimendu
- joined: batze-data (erabiltzaileak noiz egin zuen bat, profiletan ikus daiteke)
- restore [purchase]: berrezarri erosketa gisa itzuli da
- AI prompt: AA eskaera
- Characters remaining: Geratzen diren karaktereak
- Visibility: Ikusgaitasuna
- Changes post audience: Nork ikus dezakeen aldatzen du
- Scrolls the timeline: Denbora-lerroa korritzen du (?)
- Scrolls to list: zerrendara korritzen du (?)
- Navigates to list: zerrendara doa (?)
- Poll active: Amaitu gabeko bozketa
- sheet: orria (pantailaren behealdean ageri den leihoa da, partekatzeko zerbitzuak erakusten dituena; orriak ez nau erabak konbentzitzen baina momentuz horrela doa)
- tag group: traola-sorta (traola zehatz batzuekin osatzen den denbora-lerro berezia)
Post (2023/07/05)
- post (izena): bidalketa
- post (aditza): argitaratu
- send eta submit (aditza): bidali
- publish: argitaratu