WordPress

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Wordpress-logoa.png

WordPress

6.0 bertsioa

Wordpress pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Wordpress-pantaila-argazkia.jpg

WordPress argitaratze pertsonalarentzako plataforma semantiko aurreratua da eta nabarmentzen dituen arloak estetika, web estandarrak eta erabilgarritasuna dira. WordPress software libre eta doakoa da aldi berean.

Era errazago batean esanda, WordPress zure bloga kudeatzeko erabil dezakezun softwarea da, ez berarekin borrokatzeko.

Lokalizazioa

WordPress-en lokalizazioaren inguruko informazioa, laguntza eta foro-irekia Polyglots da, bertan dator prozeduraren inguruko informazioa, bertan ematen dute hurrengo bertsiorako estimatutako data, ... Gomendagarria da foro hori jarraitzea.

WordPress-en itzulpenak egiteko WordPress-en GlotPress plataforma darabilgu. Bertan, glosario bat mantentzen dugu.

Itzulpenarekin laguntzeko WordPress.org-eko kontua (erabiltzailea eta pasahitza) behar dira. Konturik ez baduzu, erregistratu kontu bat mesedez.

WordPress guztiz itzultzeko hainbat azpi-proiektu itzuli behar dira:

Horretaz gain, hainbat itxura, plugin eta abar daude euskaratze bidean daudenak edo euskara itzul daitezkeenak: https://translate.wordpress.org/locale/eu

Ezertan hasi aurretik, bota begirada bat mesedez WordPress-eko itzultzailearen eskuliburuari.

Laguntza gehiagorako, idatzi Librezalen WordPress-i buruz dugun foroan. Horretaz gain, gurekin harremanetan jartzeko ohiko bideak ere erabil ditzakezu.