KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak
Telelana edo teleikaskuntza tresna libreekin eta euskaraz egin nahi duzu ahal den heinean? Horretan laguntzeko baliabideen informazio bila bazabiltza, leku onean zaude! Orri honetan baliagarria izan dakizukeen informazioa biltzea da gure helburua.
Jarraitu aurretik argibide garrantzitsu batzuk:
- Software libreak. Kontuan izan hemen azaltzen diren software guztiak libreak direla.
- Doako zerbitzu irekiak. Estekatzen diren zerbitzu guztiak doakoak eta irekiak dira (nahi baduzu erabili itzazu!), baina kontuan izan zerbitzu horiek ematen dituztenek (norbanakoak, taldeak, elkarteak, enpresak) maiz dohaintzak eskatzen dituztela zerbitzu horiek mantendu ahal izateko. Kasu batzuetan, erabiltzaile-kontu bat eskuratuz gero (noizbehinka izen ematea irekitzen dutelako, dagoeneko erabiltzen dutenek lagun eta ezagunei gonbidapenak emateko aukera dutelako, elkarte bateko kidea izan behar delako edo diru-truk), hemen aipatzen ez diren zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzte. Edonola ere, guk dakigula, denek software librea erabiltzen dute doako zerbitzu ireki horiek emateko eta erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzen dute (publizitaterik ere ez dute).
- Lagundu eguneratuta mantentzen. Informazio guzti hau eguneratuta mantentzea oso zaila da. Daturen bat falta dela edo oker dagoela uste baduzu, mesedez jarri gurekin harremanetan edo hobeto, batu zaitez gure txatera edo posta-zerrendara elkarlanean aritzeko. Eskerrik asko aldez aurretik!
Edukiak
Ezaugarrien Taula
TAULA HONEN EDUKIA AZPIKO ATALETAN BANATU BEHAR DA.
Izena | Mota | Testu-txata | Fitxategiak partekatu | Audio/Bideo deiak | Talde deiak | Pantaila partekatu | Testu edizio banatua | Zifratua | Euskaraz | Zerbitzari instalagarria | Doako zerbitzua | Web bezeroa | Linux bezeroa | Mac bezeroa | Windows bezeroa | Android bezeroa | iOS Bezeroa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
BigBlueButton | Urruneko irakaskuntza | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bezero-zerbitzaria | Bai | Bai | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | Ez |
Jitsi | Bideo konferentzia | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Ez | Bezero-zerbitzaria | Bai | Bai (isolatua) | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | F-Droid Google Play | Bai |
Nextcloud Talk | Bideo konferentzia | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bezero-zerbitzaria | Bai | Bai (federatua) | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | F-Droid Google Play | Bai |
Nabigatzaileak
Webgunea mozilla.org Wikipedia Mozilla Firefox | Euskaraz Bai Iturri-kodea mozilla.org | |
Web-nabigatzaile boteretsua, Interneteko estandar berriak lantzen dituena. |
Egoera arruntetan, Mozilla fundazioaren Firefox nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu. Euskaraz dago eta puntako ezaugarriak ditu: gehigarri andana, estandarren betetze maila altua (HTML5, CSS3, JS) eta estandar berriak adosten laguntzen duen komunitate indartsua. Firefox erabiliz, interneteko estandarrak estandar izaten jarrai dezaten laguntzen duzu.
Webgunea torproject.org Wikipedia Tor (nabigatzailea) | Euskaraz Ez Iturri-kodea torproject.org | |
Zelatatua izatetik babesten zaituen web-nabigatzailea, Tor sarera sarrera ematen dizuna. |
Pribatutasunak bereziki arduratzen bazaitu, Tor nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu.
Konferentziak
Audio eta bideo konferentzietarako tresna ohikoenen artean hauek daude: Jitsi, BigBlueButton, OpenMeetings, Mumble. Jitsi bideokonferentzietarako tresna generalista bat da eta doako hainbat zerbitzu aurki daitezke nabigatzailearekin sartu eta erabiltzeko prest. Beraz, aurrez ia ezer prestatu gabe erabil daiteke. BigBlueButton-ek eta OpenMeetings-ek Jitsik ez dituen zenbait funtzionalitate dituzte, online irakaskuntzan bereziki interesgarri egiten dituztenak. Mumble audio konferentzietarako da, ez du bideorik. Nextcloud zerbitzu batera sarrera izanez gero, saioan parte hartuko duten guztiek bertan erabiltzailea badute, Talk aplikazioa erabiltzea erosoena eta eraginkorrena izan daiteke.
Izena | Euskaraz | Gelak/taldeak | Testu-txata | Mikroa | Webcam | Pantaila partekatu |
Sesioa grabatu |
Arbela | Moderatzaile rola |
Streaming |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
BigBlueButton | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — |
Jitsi | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — | — | Bai |
Talk (Nextcloud) | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — | — | Bai | — |
OpenMeetings | Ez | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — |
Multiparty | Ez | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — | — | — | — |
Mumble | Ez | Bai | Bai | Bai | — | — | Bai | — | Bai | — |
Aztertu ditzagun tresna hauek banan-banan:
BigBlueButton
Webgunea bigbluebutton.org Wikipedia BigBlueButton | Euskaraz Bai Iturri-kodea github.com | |
Urruneko irakaskuntzara zuzendutako konferentzia zerbitzua. |
BigBlueButton urruneko irakaskuntzara zuzendutako zerbitzua, i(ra)kasteko eta bilerak egiteko bideo-konferentzia zerbitzua da. Hezkuntzan, batez ere Moodle euskarriari lotuta erabili ohi da.
Ezaugarri batzuk:
- Arbela funtzioa dauka eta beste kideekin partekatu daiteke,
- Fitxategiak parteka daitezke: fitxategiak igo, hauek aurkeztu eta ikusle guztiek deskargatu ditzaketen ala ez erabaki dezake aurkezleak,
- Moderatzaile, aurkezle eta ikusle rolak ditu. Moderatzaileak ikusle bati aurkezle rola eman eta ken dakioke,
- Elkarlanerako funtzio aberatsak: pantaila partekatzea, txata, testu partekatua, inkesta...
- Aurkezleak pdf dokumentuak kargatu ditzake eta haren gainean arbelarekin nabarmendu edo oharrak egin eta, nahi izanez gero, dokumentua deskargatzeko aukera eman dezake.
- Banatze-taldeentzat gelak sor daitezke.
- Hainbat ikaskuntza kudeaketa sistemarekin, (LMS) sistemarekin, integragarria, hala nola Moodle.
- Azalpen gehiago + Tutoriala.
- Instalatzeko azalpenak.
- Erabilera gida.
Doako zerbitzu ireki batzuk: demo.bigbluebutton.org, bbb.jitsi.rocks, bbb.nzoss.nz, edu.cisti.org, meet.nixnet.services, senfcall.de, demo.meet.coop, bbb-1.wsweet.cloud, bbb-2.wsweet.cloud, bbb-3.wsweet.cloud.
Jitsi
Webgunea jitsi.org Wikipedia Jitsi | Euskaraz Bai Iturri-kodea github.com | |
Bideo- eta audio-konferentzietarako tresna erabilerraza da. |
Jitsi proiektu desberdinez osatuta dago. Urte gehien daramana Jitsi Desktop da, funtzionalitate guztiak ematen dituen software instalagarria. Ondoren Jitsi Meet proiektua etorri zen, nabigatzaile bitartez erabili daitekeena eta hainbat funtzionalitatea eskaintzen dituena. Ondorengo lerrootan Jitsi Meet azaltzen da.
Ezaugarri batzuk:
- Zerbitzari batzuetan erregistratu behar da erabili ahal izateko eta beste batzuetan ez da kontua sortu behar, konferentzia bat sortzeko honi izen bat eman eta esteka partekatzea nahikoa da.
- Datuak garraiatzerako orduan zifratzen badira ere, zerbitzarian deszifratu egiten dira: norberak kontrolatzen ez duen zerbitzari bat erabiltzen bada, esaterako meet.jit.si, ezin da sistema hau erabat zifratutzat jo Argibide gehiago hemen (ingelesez) edo euskarazko Wikipedian.
- Firefox nabigatzailean badabil, baina garatzaileek Chromium edo Brave nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dute.
Doako zerbitzu ireki batzuk:
- Ostalari ofiziala: meet.jit.si. Zerbitzari hau erabili ahal izateko erregistratu behar da.
- Euskal ostalariak:
Guifi EH Jitsi Meetjitsi.zohardia.eus. - Komunitate batek edo bestek sustatutako ostalariak: https://jitsi.github.io/handbook/docs/community/community-instances/
- Gertuago egon daitezkeen ostalariak: meet.guifi.net (instantzia honek pribatutasuna gehiago babesten du STUN zerbitzari bezala Google erabiltzen ez duelako), jitsi.gnulinuxvalencia.org, meet.isf.es, meet.artifaille.fr, meet.roflcopter.fr, jitsi.hadoly.fr, meet.drycat.fr, visio.svnet.fr, framatalk.grifon.fr, jitsi.milkywan.fr, meet.librement-votre.fr, rendez-vous.renater.fr, talk.youthforclimate.fr, visio.myceliandre.fr, jitsi.zwindler.fr, webcall.paulla.asso.fr, visio.yujo.fr, blabla.aquilenet.fr, talk.fdn.fr, visio.lafranceinsoumise.fr, meet.lenalio.fr.
- vc.autistici.org, meet.mayfirst.org, calls.disroot.org, jitsi.riot.im, framatalk.org, meet.greenhost.net, fairmeeting.net, jitsi.rocks, visio.ecloud.global, visio.colibris-outilslibres.org, meet.tedomum.net, meet.alolise.org, meet.devloprog.org, visio.paquerette.eu, suricate.tv, audioconf.defis.info (audioa bakarrik), videoconf.defis.info, allo.bim.land, meet.fab-l3.org, videoconf.wevox.eu, framatalk.jesuisfrancobelge.eu,jitsi.tetaneutral.net, jitsi.linux.it, jitsi2.linux.it, meet.golem.de, tico.chat, team.video, jumpch.at, gruveo.com, videolink2me.com, jitsi.angristan.xyz, visio-conference.supras.io, jitsi.hivane.net, jitsi.videodulib.re, meet.raksha.ch, talk.pizzas.ze.cx, ensemble.scaleway.com, meet.lacaveatonton.ovh, meet.evolix.org, jitsi.minzord.eu.org, valde.live, callme.tadaa.cloud, videoconf.faimaison.net, meet.koutakou.pm, video.omicro.org, talk.ouvaton.coop.
Jitsi ostalarien zerrendak:
- Zerrenda ofiziala: https://github.com/jitsi/jitsi-meet/wiki/Jitsi-Meet-Instances
- Abiaduraren eta pribatutasun ezaugarrien araberako zerrenda: https://ladatano.partidopirata.com.ar/jitsimeter/
- STUN zerbitzari bezala Google erabiltzen duten ala ez (pribatutasun gehiago) adierazten duen zerrenda: https://fediverse.blog/~/DonsBlog/videochat-server
- Framasoften zerrenda: https://framatalk.org/accueil/en/info/
Talk (Nextcloud)
Webgunea nextcloud.com Wikipedia Nextcloud | Euskaraz Bai Iturri-kodea github.com | |
Nextcloud plataformako konferentzietarako aplikazioa. |
Talk Nextcloud-en aplikazioetako bat da eta erabiltzaileen artean audio eta bideo konferentziak egitea ahalbidetzen du, baita testu bidez komunikatzeko ere.
OpenMeetings
Apache OpenMeetings audio eta bideo konferentzia tresna bat da.
Multiparty
Webgunea github.com | Euskaraz Ez Iturri-kodea github.com | |
Bideo- eta audio-konferentzietarako tresna erabilerraza da. |
Multiparty audio eta bideo konferentzia tresna bat da. Duela gutxi hasitako proiektua da eta ez du webgunerik. Sakelako telefonoetatik erabil daiteke nabigatzaile bitartez baina ez du, oraingoz behintzat, gailu hauetara bereziki zuzendutako aplikaziorik.
Doako zerbitzu irekia: letsmeet.no
Mumble
Mumble audio konferentzietarako tresna bat da. Berau erabiltzeko bezeroa instalatu ohi da, baina web bitartez ere erabil daiteke.
Doako zerbitzu ireki batzuk:
- Bezero natiboarekin atzitzeko: mumble.mayfirst.org, mumble.riseup.net, mumble.tomalaplaza.net, mumble.komun.org, mumble.hatthieves.es, mumble.freifunk.net
- Nabigatzailearekin atzitzeko: talk.systemli.org, farma.cisti.org, studio15.no-ip.biz, mumble.disroot.org, voice.picasoft.net
- Zerbitzari gehiago dituen zerrenda: https://www.mumble.com/serverlist/
Txatak - Bat-bateko mezularitza
Txat mezularitzarako tresna ohikoenen artean hauek daude: Matrix, Mattermost, Rochet.Chat, Zulip, Keybase.
Pribatutasunak bereziki arduratzen bazaitu, hauek aztertzea gomendatzen dizugu: Signal, Briar, Delta Chat, TOX, Wire.
Kontuan izan behar da audio- eta bideo-konferentzia tresnek testu bidezko txatak ere izan ohi dituztela. Horri buruzko informazio gehiago orri honetako Konferentziak atalean.
Izena | Euskaraz | Testu-txata | Fitxategiak partekatu | Audio/Bideo deiak | Talde deiak | Pantaila partekatu | Testu edizio banatua | Zifratua | Zerbitzari instalagarria | Doako zerbitzua | Web bezeroa | Android bezeroa | iOS bezeroa | Linux bezeroa | Mac bezeroa | Windows bezeroa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matrix/Element | Bai | Bai | Bai | Bai (Jitsi) | Bai (Jitsi) | Bai* | Bai* (Etherpad) | E2EE aukeran (Deiak: ikus Jitsi) |
Bai (federatua) | Bai | Bai | F-Droid Google Play |
App Store | Bai | Bai | Bai |
Mattermost | Ez | Bai | Bai | Bai (Jitsi) | Bai (Jitsi) | Bai (Jitsi) | Ez | Bezero-zerbitzaria | Bai (isolatua) | Ez | Bai | F-Droid Google Play |
App Store | Bai | Bai | Bai |
Signal | Bai | Bai | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Bai (isolatua) | Zerbitzari nagusia | Ez | Google Play | App Store | Bai | Bai | Bai | |
Briar | Bai | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | Ez du behar | Ez du behar | Ez | Briarproject Google Play |
Ez | Ez | Ez | Ez | |
Delta Chat | Bai | Bai | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez | e-mail zerbitzaria | Bai (e-mail) | Ez | F-Droid Google Play |
App Store | Bai | Bai | Bai |
- Txat bezeroak<<< Egin klik txat eta bat-bateko mezularitza bezero gehiagoren arteko konparazioa ikusteko.
Aztertu ditzagun tresna batzuk banan-banan:
Matrix
Webgunea matrix.org Wikipedia Matrix | Euskaraz - (Element, bai) Iturri-kodea github.com | |
Talde komunikaziora zuzendutako protokolo bat da, sare sozial federatuak sortzeko. |
Matrix komunikazio protokoloaren izena da. Protokolo hau darabilten zenbait zerbitzari libre daude (Synapse, Dentrite) eta baita bezero libreak ere. Bezerorik ezagunena alde handiagatik Element da (lehenago Riot bezala ezagutzen zena) eta horregatik protokoloa eta bezeroa nahasteko joera dago. Element aplikazioaren web bertsioa dago, nabigatzailearekin erabiltzen dena, baina badaude sistema eragile desberdinetarako aplikazio natiboak ere.
Ezaugarri batzuk:
- Talde komunikaziora zuzendutako tresna da, eta konfigurazio aukera ugari ditu.
- Beste komunikazio zerbitzu batzuekin zubiak eraiki daitezke (IRC, Telegram...).
- Talde deiak Jitsi bidez egiten dira, Elementen integratua.
- Jitsik pantaila partekatzea ahalbidetzen badu ere, Elementen ez dabil egoera guztietan, Chromium web nabigatzailean Riot Screen Sharing gehigarria (ofiziala) gehituta ondo dabil.
- Hainbaten artean testu bat taxutzea ahalbidetzen du Etherpad bidez, Elementen integratua.
- Kontua doan irekitzea baimentzen duten hainbat zerbitzari daude, eta zerbitzaria ezarri ere ezar daiteke, zerbitzu federatua baita.
- Talde komunikazio zifratua oraindik ezartzeko konplexua da.
- Nahi izanez gero, telefonoa eta eposta helbidea jar daitezke kontaktuak aurkitzeko, baina ez da ezinbestekoa.
- Software libreko proiektuek erabiltzen dute (Librezale, KDE, Mozilla Fundazioa, F-Droid...) eta baita gobernuek ere (Frantzia...).
- Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.
Rocket.Chat
Rocket.Chat mezularitza tresna bat da.
Doako zerbitzu ireki batzuk: fairchat.net.
Mattermost
Mattermost mezularitza tresna bat da.
Ezaugarri batzuk:
- Hainbat talde mota eduki daitezke: gonbidapena behar duten taldeak eta talde erabat irekiak, "publikoak".
- Erabiltzaileen arteko mezularitza zuzena ere baimentzen du.
- Slack-era zuzenduriko integrazioekin bateragarria. Slack-eko datuak ere inportatu daitezke (taldeak, erabiltzaileak, etab.).
- Kanpo tresnekin integrazioa (IRC, XMPP, Hubot, Jitsi, BigBlueButton, GitLab, etab.), plugin eta webhook bitartez.
- GitLab instalaturik edukiez gero, Omnibus paketea erabili bada, Mattermost ere instalaturik dago eta gaitu besterik ez da egin behar.
- Datuak garraiatzerako orduan zifratzen badira ere, zerbitzarian deszifratu egiten dira eta bertako datu-basean gorde: norberak kontrolatzen ez duen zerbitzari bat erabiltzen bada, ezin da sistema hau erabat zifratutzat jo.
- Notifikazioak gaitzen badira (adibidez, mugikorrean mezu bat heldu dela abisatzeko), notifikazio hauek Google-en FCM eta Apple-en APNS zerbitzuetatik pasatzen direla kontuan eduki behar da. Pribatutasuna bermatzeko, Mattermost-ek notifikazioetan mezuen gorputza ez bidaltzeko aukera ematen du.
- Mattermost-eko doako zerbitzua ireki (+ deszentralizatu) batzuk:
Zulip
Keybase
Signal
Signal mezularitza tresna bat da. Pribatutasunari garrantzia handia ematen dio.
Ezaugarri batzuk:
- Oso erabilerraza.
- Telefono zenbakia eskatzen du, eta telefono zenbakiaren bidez aurkitu daitezke erabiltzailearen kontaktuak.
- Moderazio aukera mugatuak taldeetan.
- Zerbitzaria librea bada ere, praktikan zerbitzari nagusia erabili behar da.
- Europako kontseiluak erabiltzen du.
- Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.
Briar
Briar zerbitzaririk gabeko mezulari zifratua da.
Ezaugarri batzuk:
- Ez du zerbitzaririk behar, Tor bidez funtzionatzen du lehenetsita, eta internetik gabe ere funtziona dezake.
- Segurtasuna lehenesten du, kontaktuak gehitzeko prozesuak hainbat urrats ditu.
- Foroak eta blogak ere sor daitezke.
- Pasahitza galduz gero ez dago kontua berreskuratzerik.
- Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.
Delta Chat
Delta Chat txat mezulari itxura duen e-mail bezeroa da, komunikazioa modu gardenean zifratzen du beste bezero bateragarriekin komunikatzean.
Ezaugarri batzuk:
- e-mail kontua behar da, IMAP protokolo estandarrarekin bateragarria dena, eta kontaktuen e-mail helbideak jakin.
- Gmail zerbitzuarekin erabiltzeko aparteko konfigurazioa eskatzen du.
- Bidali daitezkeen fitxategien tamaina partaideen kontuen gaitasunen araberakoa da.
- Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.
Jami
Jami komunikazio unibertsalerako software librea da, erabiltzaileen askatasuna eta pribatutasuna, errespetatzen duena. Muturretik muturrera zifratuta. Ahotsa, audioa, bideoa, eta txata bideratzeko balio du.
Deszentralizatua.
Badaude Jami bezeroak hainbat sistema eragiletarako: GNU/Linux, Windows, MacOS, Android... Komunikazio protokolo multiplataforma.
Honako aukerak eskaintzen ditu:
- P2P elkarrizketa pribatu-pribatua,
- Fitxategiak partekatzeko aukera,
- Audio-deiak, audio-konferentziak,
- Bideo-deiak, bideo-konferentziak,
- Pantaila partekatzeko aukera, bideo-konferentzia egiten ari den bitartean,
- Grabatu audioa eta bidali audioa mezu bat bezala.
- Grabatu bideoa eta bidali bideoa mezu bat bezala.
- ···
TOX
- TOX txat mezularitza tresna bat da. Pribatutasuna. P2P.
- Bezeroak: qTox, uTox...
Wire
- Wire.com > Deskargak Bat-bateko mezularitza. Pibatutasuna.
Posta elektronikoak
Gmail bezalako e-postak ordezkatzeko aukera ugari dago.
Hezkuntza Sistema publikoa bezalako egitura handientzat, Madril eta Valentzia bezalako erkidegoetan erabiltzen duten Horde da aukera bat.
E-posta pertsonala aldatzeko, taula honetan ikus daitezke aukera batzuk eta beraien ezaugarriak:
Izena | Kokalekua | Softwarea | Doako zerbitzua |
Ordainpeko planak | Biltegiratze aukera | VPN eskaintza | Enkriptazioa edo zifratzea | Euskaraz | Android |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Tutanota | Alemania | Software irekia | 1 GB eta egutegia | 1,20€/hilean (1 GB, eginbide batzuk desblokeatuta, laguntza zerbitzua...) edo 4,80€/hilean (10 GB, domeinuak, aliasak...) | Ez | Ez | Bai | Ez | Tutanota app |
ProtonMail | Suitza | Software irekia | 500 MB (3 karpeta bakarrik mezuentzat) | 4€/hilean (5 GB, 5 e-posta, 200 karpeta, laguntza zerbitzua...) edo plan garestiagoak (8€/hilean eta 30€/hilean) | ProtonDrive garatzen ari dira | Bai. 4€ bi gailutan edo 8€ 5 gailutan + Tor eta beraien core seguru bidez nabigatzea | Bai (E2E enkriptatzea) | Ez | ProtonMail app |
Riseup | Seattle | Software librea | 1 GB | Ez du. Donazio aukera du. Elkarteek GB gehiago eska ditzakete. | Ez | Bai, doakoa. | Bai | Bai (Rainloop bidez, konfiguratu behar da) | Rainloop, K9Mail edo Fair Mail |
Disroot | Amsterdam | Software librea | 2 GB (eta Nextcloud) | 0.15€/GB/hilean | Bai (Nextcloud) | Ez | Bai | Bai (Rainloop bidez, konfiguratu behar da) | Rainloop, K9Mail edo Fair Mail |
ni.eus | Guebs enpresa (Leioa) eta .eus Fundazioa | 1 GB | 3€/hilean (2 GB eta 3-eposta) edo 10€/hilean (20 GB eta nahi adina e-posta) | Ez | Ez | Bai | Bai (Roundcube) | Rainloop, K9Mail edo Fair Mail ere bai |
Web aplikazioak
Ostalariak
Hemen zerrendatzen direnak web aplikazio 2 edo gehiago doan eta irekian eskaintzen dituzten ostalariak dira (ordena alfabetikoan):
Webgunea | Euskaraz | Zerbitzua irekiak |
---|---|---|
buzon.uy | Ez | Email, Mastodon, Taiga, Jabber, Mattermost |
cryptpad.fr | Bai | Testu aberastua, Kalkulu orria, Kodea, Markdown aurkezpenak, Inprimakia, Kanban, arbela, CryptDrive. |
dismail.de | Ez | Jabber, Email, PrivateBin. |
disroot.org | Partzialki | Email, Searx, CryptPad, PrivateBin, Upload (Lufi), Poll. |
espora.org | Ez | WordPress, Streaming, Mumble. |
fairapps.net | Ez | fairmeeting (Jitsi), board.net (Etherpad). |
framasoft.org | Ez | Framapad, Framacalc, Framemo, Framaestro, Framindmap, Framaforms, Framacarte, Framaslides, Framadate, Framagenda, Framavox, Framatalk, Framasphere, Framalistes, Framateam, Framapiaf, Framaboard, Frama.link, Framadrive, Framanotes, Framagit, MyFrama, Framapic, Framabin, Framadrop, Framanews, Framabee, Framabag, Framabookin, Framinetest, Framagames, Framavectorial, Framatube. |
libreops.cc | Partzialki | Etherpad, Jabber, Jitsi Meet, Mumble. |
nixnet.services | Partzialki | Email, Jabber, BigBlueButton, Mastodon, Gitea, CodMD, PrivateBin, Nitter, Mumble, Searx, Plume, Framadate. |
infini.fr | Ez | pad.infini, drop.infini, pic.infini, date.infini, bin.infini, link.infini. |
komun.org | Partzialki | Paper (Etherpad), Babilu (Jitsi), Trobu (Searx). |
picasoft.net | Ez | Etherpad, CodiMD, Kanban, Mumble, Lufi, Mobilizon, Whiteboard. |
riseup.net | Ez | Etherpad, Share. |
underworld.fr | Partzialki | Searx, Mastodon, Riot web, Matrix, Jitsi, Peertube, PrivateBin, Lufi. |
snopyta.org | Partzialki | Searx, PrivateBin, Nextcloud, Email, CodiMD, Etherpad, EtherCalc, Gitea, Jabber, Mastodon, Mumble, Jitsi Meet, Poll, Invidious, Nitter, Bibliogram. |
systemli.org | Partzialki | Etherpad, Jitsi, Mumble. |
weho.st | Partzialki | Searx, Etherpad, EtherCalc, Mastodon. |
yanapak.org | Partzialki | Icecast, LibreTime, Etherpad, EtherCalc, Nextcloud. |
Aplikazioak
Web bitartez elkarlanerako erabil daitezkeen hainbat tresna existitzen dira. Aplikazio bakoitzak funtzio zehatz bat bete ohi du: testuak elkarlanean idatzi, arbel birtualak partekatu, formularioak bete, atazak kudeatu, fitxategiak bidali edo hodeian gorde... Nextcloud, Sandstorm eta MaadiX bezalako plataformek aplikazioen biltegiak dituzte, ostalari bakoitzean nahi diren aplikazioak instalatzeko eta erabiltzeko aukera emanez.
Ondorengo taulan, hainbat web aplikaziok eskaintzen dituzten funtzioak azaltzen dira, baina badira kanpo geratu diren beste funtzio askoz gehiago ere: Gitea, PasteBin, mapak, blogak, irudiak, diagramak, buru-mapak, MarkDown editoreak, webgune estatikoak... Hasieran esan bezala, orri hau osatzen lagundu nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu!
Izena | Euskaraz | Testuak | Kalkulu-orriak | Aurkezpenak | Arbela / Diagramak | Formularioak | Egutegiak | Bozkak | Fitx. bidali | Fitx. hodeian | Atazak | Aplikazio gehiago | Webgunea |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nextcloud | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai [1] [2] | Bai | Bai | nextcloud.com |
Sandstorm | Ez | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | sandstorm.io |
MaadiX | Ez | Bai | — | — | — | — | Bai | — | Bai | Bai | — | Bai | maadix.net |
Group Office | Ez | Bai | — | — | — | — | Bai | — | Bai | Bai | Bai | Bai | group-office.com |
Cryptpad | Bai | Bai [3] | Ez | Bai | Bai | — | — | Bai[4] | Bai Bai | — | Bai | Bai | cryptpad.fr |
Etherpad | Bai | Bai [5] [6] [+] | — | — | — | — | — | — | — | — | — | Ez | etherpad.net |
EtherCalc | Ez | — | Bai [7] [8] [+] | — | — | — | — | — | — | — | — | Ez | ethercalc.org |
Excalidraw | Bai | — | — | — | Bai | — | — | — | — | — | — | Ez | github.com |
Diagrams | Bai | — | — | — | Bai | — | — | — | — | — | — | Ez | diagrams.net |
LimeSurvey | Bai | — | — | — | — | Bai | — | — | — | — | — | Ez | limesurvey.org |
LiberaForms | Bai | — | — | — | — | Bai | — | — | — | — | — | Ez | liberaforms.org |
Webform (Drupal) | Ez | — | — | — | — | Bai | — | — | — | — | — | Ez | drupal.org |
Gancio | Bai | — | — | — | — | — | Bai | — | — | — | — | Ez | gancio.org |
Croodle | Ez | — | — | — | — | — | — | Bai [9] [10] [+] | — | — | — | Ez | github.com |
Jirafeau | Bai | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | — | Ez | gitlab.com |
Lufi | Ez | — | — | — | — | — | — | — | Bai [11] [12] [13] | — | — | Ez | lufi.io |
Firefox Send | Bai | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | — | Ez | github.com |
Riseup Share | Ez | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | — | Ez | 0xacab.org |
YouTransfer | Ez | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | — | Ez | youtransfer.io |
ProjectSend | Ez | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | — | Ez | projectsend.org |
Seafile | Ez | — | — | — | — | — | — | — | — | Bai | — | Ez | seafile.com |
Taiga | Bai | — | — | — | — | — | — | — | — | — | Bai | Ez | taiga.io |
Redmine | Bai | — | — | — | — | — | — | — | — | — | Bai | Ez | redmine.org |
Wekan | Ez | — | — | — | — | — | — | — | — | — | Bai | Ez | wekan.github.io |
Oharrak:
- Klikatu [n] ikurrean tresna horren doako zerbitzu ireki bat probatzeko.
- Klikatu [+] ikurrean tresna horren doako zerbitzu ireki guztiak ikusteko (batzuek pila bat dauzkate!).
Aztertu ditzagun aplikazio hauetako batzuk:
Croodle
Croodle bozketa sinpleak egitea ahalbidetzen duen aplikazioa da.
Ezaugarri batzuk:
- Bi mota desberdinetako bozkak egin daitezke:
- Jarduera bat noiz egin adosteko (data eta ordua).
- Bozketa arrunt bat egiteko (zerrenda batetik onarpen handiago duen aukera adosteko).
- Bozkatzen dutenek onarpen maila desberdinak ezar ditzakete aukera bakoitzean: berdea, laranja eta gorria.
- Bozka gehien jasotzen dituen aukera edo aukerak izar batekin nabarmentzen da bozka martxan dagoen bitartean.
- Bozka bat sortzen denean, izenaz eta deskripzioaz gain, data-muga bat ere esleitzen zaio eta hau igarotakoan emaitzek ikusgai jarraitzen dute baina bozkak ezin dira gehitu ez aldatu.
Doako zerbitzu ireki batzuk: poll.disroot.org, cryptpad.fr, systemli.org, date.infini.f.
CryptPad
Doako zerbitzu ireki batzuk euskaraz:
- Testuak: https://cryptpad.fr/pad/
- Kalkulu-orriak: https://cryptpad.fr/sheet/
- Aurkezpenak: https://cryptpad.fr/slide/
- Arbelak: https://cryptpad.fr/whiteboard/
- Bozkak: https://cryptpad.fr/poll/
- Fitxategiak bidali: https://cryptpad.fr/drive/
- Atazak: https://cryptpad.fr/kanban/
EtherCalc
Doako zerbitzu ireki batzuk: calc.weho.st, calc.systemli.org, calc.disroot.org.
Etherpad
Etherpad hainbaten artean testu bat taxutzea ahalbidetzen duen testu aberatseko lineako editorea da
Ezaugarri batzuk:
- Hainbat erabiltzaile aldi berean
- Erabiltzaile bakoitzaren edizioak koloreka identifikatuta
- Barne txata aukeran
Doako zerbitzu ireki batzuk:
- Euskaraz: etherpad.wikimedia.org, pad.aquilenet.fr, paper.komun.org, pad.weho.st, pad.disroot.org
- pad.systemli.org, board.net, pad.infini.fr, pad.codigosur.org
- Etherpad Lite darabiltzaten guneak
- Etherpad darabiltzaten guneak
Gancio
Gancio (ahoskatuta, gantxo), komunitate edo lurralde bateko ekitaldiak biltzen dituen agenda edo egutegi partekatuak sortzea ahalbidetzen du.
Ezaugarri batzuk:
- Oso interfaze erraza du, teknologiaz ezer gutxi dakitenek ekitaldien berria emateko aukera izateko.
- Ez da izena eman behar ekitaldiak sortzeko (webguneak hala baimentzen badu).
- Ekitaldiak geolokalizatu daitezke, baita etiketatu ere.
- Ekitaldi errepikariak sor daitezke (webguneak hala baimentzen badu).
- Ez zaio ekitaldien antolatzaileei garrantzia ematen, ekitaldiei baizik (honek burbuila iragazkia saihesten laguntzen du).
- Edukiak RSS eta ICS formatu ezagunetan esportatzen dira automatikoi, baita zenbait iragazkirekin ere.
- Ekitaldiak fedibertsotik jarraitu daitezke (ActivityPub).
- Euskaraz dago.
Doako zerbitzu ireki batzuk: lubakiagenda.net, lakelogaztetxea.net
Nextcloud
Nextcloud web aplikazioen plataforma bat da.
Ezaugarri batzuk:
- Web aplikazioen katalogo handia eta aberatsa du: apps.nextcloud.com.
- Bulegotikako fitxategiak nabigatzailearekin online kudeatzea ahalbidetzen duten bi aplikazio daude, Collabora Online eta OnlyOffice. Funtzio berdina eskaini arren, aplikazio desberdinak dira. Lehenengoa ostalarian exekutatzen da eta bigarrena berriz nabigatzailean.
- Nextcloud-ek oso komunitate indartsua eta bizia du atzean.
- Nextcloud Nextcloud hornitzaileak.
Doako zerbitzu ireki batzuk: framadrive.org, nubo.komun.org, cloud.astian.org.
Multimedia
Freeplane
Buru-mapak egiteko: https://www.freeplane.org/
Euskaraz dago.
Openboard
Arbel multiplataforma: http://openboard.ch/
Ubunturako euskaraz dago: openboard_1.4.1-Omax1_amd4.deb
Xournal++
Arbel multiplataforma: https://github.com/xournalpp/xournalpp
Euskaraz dago.
OBS (Screen Broadcaster Software)
Norberaren pantailarekin bideoak grabatzeko: https://obsproject.com/
Kazam
Norberaren pantailarekin bideoak grabatzeko: https://launchpad.net/kazam
Irakaskuntza
Moodle
Hezkuntzan asko erabiltzen den sistema librea, Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemarik erabiliena:
- Probak egiteko (200 ikasle 45 egunez): https://moodlecloud.com/
eXeLearning
Hezkuntza baliabideak sortzeko editore librea: https://exelearning.net/
https://librezale.eus/wiki/EXeLearning
H5P
HTML5 edukiak prestatzeko: https://h5p.org/
https://librezale.eus/wiki/H5P
SAKAI
Hezkuntzarako, komunikaziorako eta lankidetzarako plataforma. Unibertsitate askotan erabilitako Learning Management Sistem bat da.
Urruneko mahaigainak
Arazo tekniko bat duzu eta zure gailura beste pertsona bat urrunetik sartzea eta gailuaren kontrola hartzea nahi duzu? Zuk zeuk beste norbaiti lagundu nahi diozu bere gailuan sartuz? Urrunetik zure beste gailu batean sartu nahi duzu?
Aplikazioak
Izena | Euskaraz | Garapen aktiboan | Bezero/Zerbitzaria | Zifratuta | Fitxategi transferentzia | Audioa | Saio anitz | Leiho integratua | Urruneko laguntza | Sarbide baimen eskaera | NAT pasabidea | IPv6 onarpena | Aldibereko konexio kopurua |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Krdc | Bai | Bai | Bezeroa soilik | Ez | Ez | Bai | Bai | Bai | — | — | — | — | — |
Remmina | Bai | Bai | Bezeroa Soilik | AES-256 | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Mugagabea |
RustDesk | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | Bai | — |
Urruneko mahaigain tresna gehiagoren informazio gehiago dago Wikipedian.
Bestelakoak
HAUEK AZTERTU BEHAR DIRA ETA ORRIKO BESTE ATALETAN SARTU:
- FreeSWITCH
- IRC
- Jami
- p2p.chat (Bideokonferentziak).
- Retroshare
- Sandstorm
- XMPP
- Apache Guacamole (Urruneko mahaigainak)
- Wire (Adi: https://www.thinkprivacy.ch/cutting-the-wire)
- kanboard.org
Zerrenda gehiago
Euskararen tresnak
Orri honetan azaldutako tresnak euskaraz erabilgarri daudenean aipatu egiten da. Hala ere, badira hemen aipatu ez diren eta euskaraz dauden aplikazio gehiago:
- Librezale taldeko kideok bere garaian euskaratu genituenak edo oraindik euskaratuta mantentzen ditugunak. Begira zeintzuk diren: Proiektuak, AndroidEuskaraz.
- Badira euskaratu gabe dauden guztietatik Librezaleko kideok indar nahikoa izango bagenu euskaratu nahiko genituzkeenak edo komunitateko beste edonork euskaratzea nahiko genituzkeenak. Begira zeintzuk diren: Hutsuneak euskarazko software librean.
- Eusko Jaurlaritzak euskaratu dituen tresnak ere kontsultagarri daude (batzuk libreak dira).
- Game Erauntsia taldekoek euskarazko bideo-jokoen zerrenda bat mantentzen dute (gutxi batzuk baino ez dira libreak). Joko bakoitzaren lizentzia jakiteko xehetasunetan sartu.
Badira libreak direnak eta euskaratuta dauden aplikazio gehiago, baina ez dugu zerrenda eguneraturik ezagutzen.
Pribatuen ordezkoak
Tresna eta zerbitzu pribatu bat libre batengatik ordezkatu nahi duzu eta antzeko funtzionalitateak dituztenak zeintzuk diren jakin nahi duzu?
- https://switching.software/
- https://ethical.net/resources/
- https://prism-break.org/
- https://directory.fsf.org/
- https://alternativeto.net/
- https://alternative.to/
- https://libreprojects.net/
- https://tycrek.github.io/degoogle/
Honelako zerrenda gehiago
- https://demo.maadix.org/etherpad/pads/floss-video-live-tools
- https://www.coordinacionbaladre.org/herramientas
- https://sindominio.net/otrosrecursos/
- https://www.systemli.org/en/2020/03/15/solidarity-as-infrastructure.html
- https://anarc.at/blog/2020-03-15-remote-tools/
- https://sfconservancy.org/blog/2020/mar/17/remotetools/
- https://bin.disroot.org/?2fd3797fb5504734#8sXEWh6HDcrhC3ejrnmJzPfTQgANZnKgoqVpA3MWmnAp
- https://victorhck.gitlab.io/privacytools-es/
- https://anarc.at/blog/2020-03-15-remote-tools/
- https://sfconservancy.org/blog/2020/mar/17/remotetools/
- https://maadix.net/es/instala-jitsi-meet-con-un-clic
- https://pad.vvvvvvaria.org/digital-solidarity-networks
- https://www.fsf.org/blogs/community/better-than-zoom-try-these-free-software-tools-for-staying-in-touch
- https://libreplanet.org/wiki/Remote_Communication
- https://liberaturadio.org/recursos-y-plataformas-libres/
- https://tacticaltech.org/#/news/technology-is-stupid
- https://donestech.net/herramientas-de-autodefensa-digital-feminista-para-usuarias
Gogoratu, hemen daturen bat falta dela edo oker dagoela uste baduzu, mesedez jarri gurekin harremanetan edo hobeto, batu zaitez gure txatera edo posta-zerrendara elkarlanean aritzeko. Eskerrik asko aldez aurretik!