Whalebird
Whalebird
Azalpena
Whalebird Mastodon, Pleroma eta Misskey zerbitzuak erabiltzeko ordenagailurako aplikazioa da (Linux, macOS eta Windows).
Funtzioak:
- Jakinarazpenak
- Kontu bat baino gehiago
- Denbora-lerro lokala eta publikoa
- Jarioa (aurrera egiten du publikazio berriak iritsi ahala)
- Teklatuaren lasterbideak
- Itxura aldatzeko aukera
- Traolak eta zerrendak
- Iragazkiak
- Proxya (aukeran)
Lizentzia
Lokalizazioa
Lokalizazioa Crowdin plataforman burutzen da. Unean %100ean dago euskaratuta.
Hiru ordu inguru behar izan dira hasierako itzulpenerako.
Esaldi eta formula batzuk ez dira oso naturalak, ezta komen erabilera ere. Adibidez, Librezaleren oharrei jarraiki, fail to… guztiak huts egin bezala itzuli dira, baina nire ustez askoz ere egokiagoa izango litzateke ezin izan da (cannot, could not, unable…) bezala itzultzea. Zutabeko termino batzuk ere ez daude erabat zuzen: batzuetan singularrean, besteetan pluralean…
2022ko abenduaren 30etik dago euskaraz erabilgarri, 4.7.4 bertsiotik.
2024ko hasieran, 6.0.0 bertsioa kaleratzearekin batera, euskara desagertu da. Ez dut fitxategia topatzen eta badaude Linuxen ActivityPub erabiltzeko aplikazio hobeak, Tuba esaterako.
Terminologia
- toot: tut
- unblock: utzi blokeatzeari
- timeline: denbora-lerro, gidoiarekin
- reject (ez du eskaera onartu): baztertu
- keyword: hitz-gakoa, gidoiarekin
- visibility: ikusgaitasuna (irismena?). Orduan hunkikortasuna hunkigarritasunaren ordez?
- bookmark (aditza): jarri laster-marka
- collapse eta expand: tolestu eta hedatu, hurrenez hurren
- show (erantzunak, bultzadak): erakutsi; ez ikusi (= view)
- focused background: fokatuta dagoen hondoa (aldatzeke)
- filter: iragazki, iragazi; ez bahe
- cancel, delete… baieztatu behar denean: "ez, utzi"; "bai, ezabatu"
- association: asoziazioa (aldatzeke)
- feedback: feedback. Hasierako itzulpenean berrelikadura erabili zen.
- shortcut keys: laster-teklak
- keyboard shortcuts: teklatuaren lasterbideak
- tag name: etiketaren izena gisa itzulita zegoen baina 5.0 bertsiotik aurrera bilatu traola izango da, zentzu handiagoa duelakoan
- drop instead of hide: desagerrarazi ezkutatu beharrean (?). Abisu/Ohartarazpenik gabe ezkutatu?
Hide vs Drop: Hide aukera erabiliz gero, denbora-lerroan mezu bat agertuko da argitalpen bat ezkutatu dela esanez; Drop aukerarekin ez da ez argitalpenaren edukia ezta oharrik ikusiko ere, erabat desagerraraziko da publikazioa ezarritako iragazkien arabera.