FluxBB

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

FluxBB-logoa.png

FluxBB

1.5.8 bertsioa

Fluxbb pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

FluxBB foroak sortzeko aplikazio bat da. Azkarra, arina eta erabilerraza izateko sortu da. PHP lengoaian idatzita dago eta aktiboki garatzen ari da.

Euskarazko bertsioaren historia

Librezalek 2009a arte erabilitako PunBB aplikazioan oinarrituta dago FluxBB. Librezalek PunBBren atal batzuk itzuli zituen hasieran, eta 2009an gainerako atalak itzuli ziren FluxBBn aprobetxatu ahal izateko. 2015ean itzulpena eguneratu eta ofizialtasuna berreskuratu zen.

1.4 bertsioaren lokalizazio-fitxategiak Librezalen bertan daude.

1.5.8 bertsioaren lokalizazio-fitxategiak FluxBB webgunean aurkitu daitezke.

Instalazioa

Itzulpena ofiziala bihurtu aurreko instalazio batean euskarazko hizkuntza paketea gehitzeko, gorde Euskara karpeta (1.4 bertsioan) edo Basque karpeta (1.5.8 bertsioan) FluxBBren instalazioaren lang karpetan.

Lokalizazio prozesua

Gaur egun lokalizazioa Github bitartez egiten da, prozesua honako hau da: langs errepositorioaren forka egin, git erabilita fork hori ordenagailura ekarri, testu editore batekin egin beharreko aldaketak egin, git bidez fork propiora igo, eta hortik zerbitzari ofizialera igotzeko eskaera egin.