Metatext

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Metatext logoa.png

Metatext

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Metatext ActivityPub protokoloa darabilten zerbitzuak erabiltzeko iOSerako aplikazioa da (iPhone eta iPad).

Mastodon erabiltzeko prestatu bazen ere, GoToSocial eta Pixelfed-ekin erabili daiteke, besteak beste.

Mastodonen aplikazio ofizialarekin alderatuta baditu hainbat abantaila: denbora-lerro lokala eta federatua ikusi eta laster-markak gorde daitezke. Erabiltzaileek "tut" edo "bidalketa" terminoen artean aukeratu dezakete ezarpenetan.

2022ko urriko Twittereko erabiltzaileen exodoak bultzatuta aplikazioak hainbat eguneraketa izan bazituen ere, oso txikiak izan ziren eguneraketok eta ez dago zerbitzarien azken bertsioek (≥4.0.2) ekarri dituzten funtzioetako batzuk erabiltzerik (bidalketak editatu, esaterako).

Egun, garatzailearen osasun egoera dela-eta, proiektua utzita dago. Ez da eguneraketa edo bertsio berririk espero.

Lizentzia

GPL 3.0, ingelesez

Lokalizazioa

Lokalizazioa Crowdin plataforman burutzen da. Unean %100ean dago euskaratuta.

Pare bat kate hobetzeko eskaera egin da baina proiektua utzita dagoenez, aplikazioan oker agertuko dira.

2022ko azarotik dago euskaraz erabilgarri, 1.7.0 bertsiotik.

Terminologia

- toot: tut

- locked account babestutako kontu gisa itzuli da (ez blokeatutako kontu)

- timeline: denbora-lerro, gidoiarekin

- unmute: mututzeari utzi (ez desmututu)

- Wi-Fi

- follow request: jarraipen-eskaera, gidoiarekin

- characters remaining (zenbat karaktere mugara iritsi baino lehen): gehienez XY karaktere (eta ez XY karaktere falta dira, publikatu ahal izateko baldintza dirudielako azken honek)

- system appearance: sistemak darabilena (maiz: argia, iluna eta sistemak darabilena)