Phanpy

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Phanpy logoa.png

Phanpy

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png



Azalpena

Phanpy Mastodon eta Fedibertsoko beste zerbitzu batzuk erabiltzeko web aplikazioa da.

Kontu bat baino gehiagorekin erabil daiteke, soilik lehenengoaren ziurtagiriak gordetzen baditu ere.

Interfazeari erreparatuz, karrusel bat erabiltzen du bultzadak erakusteko.

Ezaugarri garrantzitsuena Zer berri? du, azken X orduetan argitaratutako bidalketak erakusten dituena. Hainbat iragazki erabil daitezke.


Lizentzia

MIT, ingelesez


Lokalizazioa

Lokalizazioa Crowdin gunearen bidez egiten da. Unean %100ean dago euskaratuta.

10 ordu inguru behar izan dira hasierako itzulpenerako (3.600 hitz).

2024ko abuztuaren 31tik dago euskaraz erabilgarri, 2024.08.31.1b8ab47 bertsiotik.

Terminologia

- vote: bozkatu edo botoa eman

- username: erabiltzaile-izena

- domain name: domeinu-izena

- shortcut: Laster-teklak edo Lasterbideak, egoeraren arabera

- [hash]tag: traola

- tag: etiketa (profilean erakusten diren eremuak)

- feature on profile: nabarmendu profilean

- credential: egiaztagiri

- Carousel: karrusela (bultzadak ikusteko duen bista bat)

- poll: bozketa (ez inkesta)

- term: terminoa

- override: gainidatzi

- send post: - bidali bidalketa

- dialogue: leihoa

- multi-column mode: zutabe anitzeko antolaketa (ez modua)

- e.g.: adib.

- space-separated: espazioen bidez bereizita

- floating button; botoi mugikorra

- handle: helbidea

- available: erabilgarri

- discard: zokoratu

- editing source status: jatorrizko egoera editatzen

- fetch: eskuratu (ez atzitu)

- resolve: ebatzi

- dimension: neurria (alderik alde duen px kopurua)

- frame rate: fotograma-tasa

- cloak mode: estalki modua (karaktereak blokeekin ordezkatzen ditu, pantaila-argazkiak etab. egiteko aproposa)

- power user: erabilera aurreraturako

- form: inprimakia

- trending link: gori-gorian dauden estekak

- trending tags: pil-pilean dauden traolak

- trending posts: bogan dauden bidalketak

- Trending: joerak

- pil-pilean dauden albisteak

- density: dentsitatea (astuna vs arina)

- inline: bertan (-ren baitan; zuzenean)

Berezitasunak

- catch-up: Zer berri? (atala)

- catch up: Jarri egunean (aditza)

- catch up: eguneraketa (izena)