Movim

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Movim logoa.png

Movim

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Movim komunitate txikietarako pentsatutako gizarte-sare bat da, beste instantziekin federatu daitekeena. Txat gelak sortzeko, bideo-deiak egiteko edota blog motako publikazioak partekatzeko aukera ematen du, XMPP oinarri duela.

Edozein XMPP kontu erabil daiteke, ez bakarrik instantzia horretakoa.

Federatua izan arren ez du ActivityPub erabiltzen.

Markdown sintaxia onartzen du.

Bere garaian mugikorrerako aplikazioa izan bazuen ere, egun webgunea erabili behar da.

Lizentzia

AGPL 3.0

Lokalizazioa

Lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. Unean %100ean dago euskaratuta.

2022ko urtarriletik dago euskaraz erabilgarri.

Terminologia

badge: entseina

Movim instalatzeko aukerak

Docker, YunoHost