Xournal++
Librezale.eustik
Azalpena
Xournal++ irudi-ediziorako programa da, hona hemen hainbat erabilpeank:
- ukipen pantailetan, batez ere arbel eta monitore digitaletan, idazteko.
- bideo-tutorial eta bideo-konferentziaz transmititutako eskoletan arbel moduan erabiltzeko (erabilera honetarako tableta digitalizatzailea interesgarria izan daiteke).
- PDF fitxategien gaineko edizioa egiteko, batez ere argazki moduko PDFetan.
Ezaugarriak
- GNU General Public License v2.0 lizentziapean banatzen den programa da.
- Hainbat plataformatan erabiltzeko modukoa da (GNU/Linux, Mac OS X, Windows...)
Lokalizazioa
Euskaratzea Crowdin plataformaren bidez egiten da. Une honetan %100ean dago euskaratua. Seguru aski argitaratzen den hurrengo bertsioa euskaraz egongo da.
Akatsik sumatuz gero posta zerrendan jakin-arazi.
Euskaraz ikusteko
Instalatzerakoan ingelesez agertuz gero, interfazea euskaraz ikusteko, sakatu, goiko menuan:
- 1.- Edit > Preferences > Language (Hautatu eu interfazea euskaraz ikusteko).
- 2.- Berrabiarazi.