Calibre

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Calibre logo 2 txikia.png

calibre

4.99.12 bertsioa

Calibre pantosoa.png

Proiektuari buruz

Gorria.png

Azalpena

calibre, (garatzaileak hasierako maiuskula ez erabiltzeko apeta izan du beti), formatu digitalean dauden dokumentuak, liburu elektronikoak kudeatzeko aplikazioa da. Liburutegi digitalak kudeatzeko balio du. Liburuen formatuen bihurketak egiten laguntzen du. Irakurgailu elektronikoetako eta ordenagailuko testuak sinkronizatzeko erabil daiteke. Dokumentu berriak saretik deskargatzeko eta liburu elektronikorako egoki diren formatuetara bihurtzeko ere balio du.

calibre erabil daiteke liburuak katalogatzeko. Aukera ematen du liburuetako metadatuak zuzenean eta automatikoki eskuratzeko. Aukera ematen du liburu digitalak ia edozein formatutatik inportatzeko eta hamaika formatutara esportatzeko. Liburu digitalak ia edozein irakurgailu elektronikotara bidaltzeko aukera erraza ematen du. Liburu digitalak ordenagailuan irakurtzeko aukera. Liburuak editatzeko editore potente bat dakar.

Aukera ematen du aldizkari eta egunkarietako albisteak, berriak, artikuluak deskargatzeko eta liburu formatura egokitzeko. (Mila webgune baino gehiagotik. Azken hau ingelesez irakurtzeko).

Lokalizazioa

Lokalizazioaren historia

Goitik behera euskaratu zen azken bertsioa, 2010. urtekoa: 0.7.28

2013. urtean, proiektuak, Launchpadeko boluntario berrien ekarpenei esker, kate gehienak euskaratuak zituen, %97tik gora. Proiektuari, baina, ISO 639-3 euskaraturik egotea falta zitzaion, besteak beste.

2017. urteko abenduan, proiektuan kate berri asko agertzen ari zirela ikusita eta inork euskaratzen ez zituela ikusita: semaforo gorria ezarri zen. Ea boluntarioren batek, edo hobe; talde batek eusten dion!

2019. urteko abenduan, 5,162 kate daude itzulita eta 15,171 kate daude itzultzeko; hori esan nahi du soilik %25,38 dagoela itzulita.

2020. urteko apirilean, Kovid Goyal garatzaileak berak aurretik euskaratutako milaka kate batzuk Transifex.com webgunera kopiatu eta 20.648 kateetatik 13.708 kate itzuli gabe daudela ikus daiteke. Hala ere, calibreko menu nagusietako elementu gehienak euskaraz ikus daitezke, edo hurrengo bertsioan euskaraz ikusiko dira.

Lokalizaioan laguntzeko

Proiektuaren lokalizazioak egiteko euskarria Launchpad izan zen urtetan baina gero, 2014. urtean, calibreko Kovid Goyal garatzaileak Transifex hobetsi zuen. Lokalizazioan laguntzeko Transifex euskarrian izena eman behar da eta gero [+Basque Team] egin behar da, hau da, euskaldunon taldean izena eman behar da.

  • Proiektu honek itzultzaile boluntarioak behar ditu. Calibre euskaratzen laguntzeko prest baldin bazaude eta horretarako zuk zeuk laguntzaren bat behar baduzu, Librezale taldearen posta zerrendara idaztea duzu: Librezale posta zerrenda.
  • Proiektu honek hizkuntza-zuzentzaile boluntarioak behar ditu. Itzultzaile asko ibili ziren Launchpad euskarrian itzulpenak aurrera ateratzeko helburu nagusiarekin baina orain arte inork ez du astirik izan egindako lana orrazteko eta batasun/koherentzia ahalik eta handiena bilatzeko. Transifex euskarriak zuzentzaile(ar)en beharra azpimarratzen du. Informazio zuzenago lortzeko, igorri mezua Librezale posta zerrendara.