Gcompris

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gcompris logoa.jpeg

Gcompris

2.0 bertsioa

Gcompris pantaila 300px.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Gcompris GCompris kalitate handiko hezkuntza-software multzo bat da, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugari dituena. Honako hau da jarduera kategoria-zerrenda adibide batzuekin:

  • ordenagailua ezagutzea: teklatua, sagua, ukimen-pantaila...
  • irakurtzea: letrak, hitzak, irakurtzen trebatzea, testua tekleatzea...
  • aritmetika: zenbakiak, eragiketak, taula oroitzea, zenbaketa, sarrera bikoitzeko taula...
  • zientzia: ubideko uhateak, uraren zikloa, energia berriztagarria...
  • geografia: herrialdeak, eskualdeak, kulturak...
  • jokoak: xakea, oroimena, lerrokatu 4, urkabe, hirutan hiru...
  • beste batzuk: koloreak, formak, Braille, ordua esaten ikasi...

Android-erako bertsioa, telefono adimendun eta tabletentzat, hemendik deskarga daiteke: https://f-droid.org/repo/net.gcompris.full_9600.apk

Lokalizazioa

Eguneraketak egiteko https://l10n.kde.org/stats/gui/trunk-kf5/team/eu/extragear-edu/ orritik hizkuntza paketea deskargatu Poedit edo antzeko aplikazio batekin osatu eta Librezaleko telegram bidez Xalbari bidali.