Foliate
Librezale.eustik
Azalpena
Foliate Linuxerako liburu elektronikoen ikustailea. ePUB formatuarekin lan egiten du. Funtzionalitate nagusiak:
- irakurtzeko hainbat aukera. Bi orrialde batera, orrialde handia + korritza-barra...
- zenbait letra-tipoen artean hautatzeko aukera,
- pertsonalizatu lerroen arteko distantzia,
- zenbait orrialde-kolore aukeran, orrialde argia, iluna, sepia...
- irakurtzen dena eta falta dena jakiteko aukera, atalen markatzaileekin,
- testuan bilaketa azkarrak egiteko aukera,
- testuaren pasarteak nabarmentzeko aukera eta oharrak gehitzeko aukera,
- kontsulta azkarrak egiteko aukera, Wiktionaryn eta Wikipedian,
- interfazea, testua... pertsonalizatzeko hamaika aukera.
Lokalizazioa
Lokalizaziorako ez du plataformarik, Github-etik bertatik egiten da eu.po fitxategia editatuz, kargatuz eta pull request eginez. 2020ko abuztuan lokalizazioa bukatu eta bidali da. 2020ko urriaren 8an 2.5.0 bertsioarekin euskaraz dabil. Lokalizazioan erroreren bat ikusten baduzu edo iruzkinen bat egin nahi baduzu arduradunari edota posta-zerrendari.
Momentuz bertsio berriena instalatzeko bertsio zaharra desinstalatu eta ppa bidez instalatu behar da: sudo add-apt-repository ppa:apandada1/foliate sudo apt-get update sudo apt install foliate