FreeMind
Librezale.eustik
Azalpena
FreeMind mapa mentalak egiteko aplikazio librea da. Javan idatzita dago eta plataforma-anitza da.
Lokalizazioa
Azken itzulpena 0.9.0 bertsioarena da. Itzultzeko baliabideak proiektuaren wikian informazio gehiagorako ikusi dezakezu.
FreeBSD
FreeBSD sistemetan momentuz FreeMind euskaraz izateko, resources_eu.properties fitxategia /usr/local/share/java/freemind-0.x.x direktoriora kopiatu behar da (non 0.x.x zure FreeMind bertsioa den) eta, ostean, erabiltzailearen home karpetan egongo den .freemind direktorioaren barruko auto.properties fitxategian, language lerroaren balioa "eu"-ra aldatu behar da. Era honetan FreeMind euskaraz izango dugu abiarazten dugun bakoitzean.