H5P

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

H5P Logo.png

H5P

2021eko urtarrileko bertsioa

H5P-pantaila.png

Proiektuari buruz

  • Webgunea: h5p.org
  • Posta-zerrenda: Librezale
  • Arduraduna(k): Jose Miguel Andonegi eta Iñigo Zendegi

80px-Berdea.png

Azalpena

H5P (HTML5 Package-ren laburdura) HTML5-en oinarritzen den software libreko plugin edo elkarlaneko marko bat da aukera ematen diena hainbat CMS edo edukien kudeaketarako sistemei (Moodle, WordPress, Drupal...) eduki interaktiboak sortzeko, partekatzeko eta berrerabiltzeko. Eskaintzen dituen 90tik gora tresnen artean azpimarratu daitezke aurkezpenak, galdetegiak, irudi-mapak, denbora-lerroak...

Euskaratzea

Lokalizazioa Weblate bidez egin da, eta lokalizazioaren jarraipena hemen egin daiteke. Euskarako itzultzaile taldea koordinatzeko Telegram talde bat dago: librezale_h5p. Gonbidatuta zaude. Une honetan dena(*) dago euskaratuta eta pluginen bidez Moodle, WordPressen eta Drupalen erabilgarri dago.

(*): H5P tresna berriak oso maiz kaleratzen dituzte (dagoeneko 90tik gora dira), beraz tresna berrienak euskaratu gabe egon daitezke.