BigBlueButton
BigBlueButton bideo-konferentziak egiteko web-aplikazioa da. Zerbitzari batean instala daiteke. Hainbat LMS edo Ikaskuntzarako Ingurune Birtualetan plugin moduan integra daiteke, besteak beste Moodlen.
Haren bidez eskolak eman, gaixorik dauden ikasleak artatu, urrutiko laguntza teknikoa eman eta bideo-konferentzia edo bilerak egin daitezke.
Leiho nagusiak hauek dira: erabiltzaileen moderazioa, partekatutako oharrak, inkesta, txat-publikoa, web-kamera, pantaila partekatzea, arbela eta aurkezpenak.
Rol nagusiak hauek dira: moderatzailea, aurkezlea eta ikuslea.
Hastapenean aplikazioak Flash erabiltzen zuen baina orain HTML5 gainean funtzionatzen du.
Zerbitzari batean instala dezakezu (tutoriala) edo beste batena erabili. Badira pagokoak eta zerbitzua muga batzuekin doan eskaintzen dutenal; esate baterako: demo.bigbluebutton.org, bbb.jitsi.rocks, bbb.nzoss.nz, edu.cisti.org, meet.nixnet.services, senfcall.de, demo.meet.coop, bbb-1.wsweet.cloud, bbb-2.wsweet.cloud, bbb-3.wsweet.cloud.
Funtzionaliateak eta informazio osagarria mezu honetan.
Lokalizazioan laguntzeko
Proiektuaren lokalizazioa Transifex bidez egiten da. Flash bertsioaren euskarria 2.2 FLASH da eta orain bertsio nagusia den HTML5 gainekoa 2.2-HTML5. Mezu hau idazteko unean %100 euskaratutako dago baina zuzenketak egin edo datozen bertsioetarako ekarpenak egiteko eskatu Basque taldean sartzea.
Tutorialak
- Azaleko azalpena eta bi bideo-tutorial Luberri blogean.