OmegaT

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Omega-t-logoa.png

OmegaT

4.3.2 (bertsio estandarra); 5.2.0. azken bertsioa

Omegat pantosoa.png

Proiektuari buruz

Horia.png

Azalpena

OmegaT Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenak egiteko sistema da. Plataforma anitza da, kode irekikoa, parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, hitz gakoen bilaketaz eta glosarioz hornitutakoa, eta egindako itzulpenak proiektu eguneratuetan aprobetxatzea ahalbidetzen duena.

OmegaT-rekin hainbat formatutako fitxategiak zuzenean itzul daitezke: HTML, LibreOffice, DocBook, PO, etab.

Itzulpenean zehar, itzulgai den testuaren itzulpen-memoria bat gordetzen du, eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabili ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu.

Ikastaroa

OmegaT erabiltzen ikasteko zenbait artikulu argitaratu ziren 2012an Librezaleren blogean.

Lokalizazioa

OmegaT-ren interfazea 4.3.1 bertsioa dago euskaratuta. Horrez gain, erabiltzaile-eskuliburuaren 2.0.5 bertsioa dago euskaratuta. OmegaT lokalizazioan laguntzeko prest? (Ikus OmegaT webgunean Localization atala).