PO formatua
Ezaugarriak
PO formatua (Portable Object) GNU gettext tresna-multzorako sortutako lokalizazio-formatua da. Harekin batera, askotan POT (PO Template) eta MO (Machine Object) formatuak ere aipatzen dira. Aplikazioen interfazeak lokalizatzeko erabiltzen dira, GNOME edo KDE bezalako proiektuetan.
Laburrean:
- POT formatua: aplikazioaren garatzaileak sortzen duen lokalizazio fitxategia, jatorrizko kateak (normalean ingelesez) dituena.
- PO formatua: lokalizazioan zehar erabiltzen den fitxategia, bi hizkuntzetako kateak (jatorrizkoa eta itzulitakoa) dituena.
- MO formatua: PO fitxategitik abiatuta sortzen den fitxategi binarioa, aplikazioan erabiltzeko prest dagoena.
Itzultzaileak normalean PO fitxategiekin egiten du lan.
Formatua
PO fitxategiak testu arrunteko fitxategiak dira. Itzuli beharreko kate bakoitzari dagokion kodea zuriunez banatuta ageri da, eta katea bera edukitzeaz gain, informazio osagarria ere gorde dezake. PO fitxategi bakoitza hizkuntza bakarrerako da (ez dira hizkuntzak nahasten) eta proiektu bakarrean erabili ohi da.
Sorburu-katea msgid hitzaren bidez adierazten da, eta helburu-katea msgstr hitzaren bidez. Iruzkinak ere sar daitezke traola (#) erabiliz.
Adibidea
PO fitxategietako sarrera batek hurrengo egitura dauka:
zuriunea # itzultzailearen iruzkinak #. erauzitako iruzkinak #: erreferentzia... #, bandera... #| msgid aurretik-itzuli-gabeko-katea msgctxt "Testuingurua desanbiguatzeko katea" msgid "itzuli-gabeko-katea" msgstr "itzulitako-katea"
Adibidez:
# translation of eu.po to Euskara # Menu section translation # Copyright (C) 2003 # This file is distributed under the same license as the menu package. # # Bill Allombert <ballombe at debian.org>, 2003. # Piarres Beobide <pi at beobide.net>, 2005, 2007. #: ../../debian/desktop-files/ActionGames.directory.in.h:1 msgid "Action" msgstr "Ekintza"