HTML formatua

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ezaugarriak

HTML edo HyperText Markup Language web orriak egiteko sortu zen marken lengoaia bat da. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke.

HTML formatua dokumentazioa, web orriak, laguntzak eta tutorialak banatzeko erabiltzen da. Beraz, horietako zerbait lokalizatu nahi denean HTML formatuarekin egin behar da lan askotan. Mozillari lotutako web orriak, adibidez Mozilla-europe webgunea, HTML formatuan itzuli eta gorde behar dira.

Formatua

Esan bezala, HTMLa marken formatu bat da. Markek honelako itxura izan ohi dute:

<table><td><tr>Hau taula bateko gelaxka bat da</tr></td></table>

Marka edo etiketa hauek beste elementu batzuk ere eduki ditzakete barruan:

<img class="image" src="irudia.png">

Batzuetan markak beste kode batzuekin nahasian ager daitezke, esaterako PHP edo Javascript kodearekin.

Adibidea

Hurrengo kodeak irudi bat txertatzen du toki jakin batean eta ondoren paragrafo bat sortzen du:

<img src="/irudiak/librezale_zuria2.png" style="float:right; border:0; padding:2em" alt="Librezale: Jakintzak libre egingo gaitu">
 <p>Librezale.org euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia gara</p>

Zein aplikaziorekin itzul daiteke

  • Zuzenean testu-editore batekin, adibidez Gedit edo Kate (GNU/Linuxen) edo Notepad++ Windowsen
  • OmegaT
  • HTML formatuko fitxategiak PO formatura bihur daitezke Translate Toolkit bidez, html2po agindua erabiliz. Gero PO fitxategia lokalizatzeko dagoen edozein tresna erabil daiteke. Amaitzeko po2html aginduak berriro HTML formatura bihurtzen ditu fitxategiak.