Parte hartu nahi duzu?

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kontaktua

Librezaleren posta-zerrendetan gaude. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, harpidetu Librezale posta-zerrendara eta bidali mezu bat.

Beste aukera bat Matrix eta Telegram txatetan sartzea da (biak elkar lotuta daude eta batekoek eta bestekoek txat bakarra osatzen dute). Bertan, Librezaleko hainbat kiderekin harremanetan jar zaitezke (ez denekin).

Interesak

Zertan lagungu nahi duzu?

Lokalizazioa / euskaratzea

  • Bizirik mantentzen ditugun proiektuak berritzen direnean egin beharreko lokalizazio-eguneratzeetan lagun dezakezu.
  • Denbora faltagatik utzita dauzkagun proiektuetako baten ardura har dezakezu.
  • Proiektu berri bat proposa diezagukezu eta Librezaleren aterkiaren azpian eta gure laguntzarekin garatu.

Laguntza teknikoa

  • Foroetan azaltzen diren galderei erantzuten saia zaitezke. Hala nola Telegram eta Matrix bidez dabilen "Software libre zalantzak" foroa.
  • Librezaleren laguntzarekin tutorialak edo dokumentazioa presta dezakezu, testu modura, bideoan edo beste edozein euskarritan.

Sustapena

  • Erabiltzaileek software librea euskaraz ere topa dezaten lagun dezakezu.

Denbora

Zenbat denbora daukazu?

5 minutu

  • Foroetara sar zaitezke eta bertan agertzen diren galdera eta zalantzei erantzun.
  • Librezalek lokalizatutako aplikazioak instalatu eta euskarazko bertsioan egon daitezkeen akatsen berri eman dezakezu.

5 ordu

  • Librezalek mantendutako euskaratzeak eguneratu behar direnean laguntza eman dezakezu.
  • Webgune honen mantenimenduan eta batez ere softwarearen katalogoa mantentzen lagun dezakezu.

Egunak edo asteak

  • Zaharkituta edo osatu gabe geratu diren lokalizazioetako baten ardura har dezakezu.
  • Euskaraz ez dagoen aplikazioren bat lokalizatzen has zaitezke, Librezaleren laguntzarekin.

Diruz laguntzea

Librezaleren jarduna nolabait lagundu edo eskertu nahi baduzu baina denborarik ez badaukazu gurekin lanean aritzeko, diruz ere lagun gaitzakezu dohaintza bat eginez.

Wikiaren erabilera

Librezaleren webgunea wiki bat da. Berau erabiltzeko argibideak eskura dituzu.