TMX formatua

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ezaugarriak

TMX formatua (Translation Memory eXchange) itzulpen-memoriak trukatzeko erabiltzen den estandar irekia da. Itzulpen-memoria edo TM (Translation Memory) batean testuen zati elebidunak gordetzen dira XML formatuan.

Badaude itxiak diren TM formatuak ere, baina TMX da gailentzen ari dena OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpen) motako tresnetan erabiltzeko.

Formatua

Esan bezala, TMX formatua XMLaren aldaera bat da. Hemen Fennec aplikazioaren itzulpenetan sortutako TMX bat ikus daiteke. Funtsean hiru etiketa garrantzitsu ditu:

  • <tu> (translation unit) -> itzulpen-unitate bakoitza gordetzen du, hizkuntza bietarako
  • <tuv> (translation unit version) -> unitate bakoitzerako, hizkuntza bat gordetzen du
  • <seg> (segment) -> testua bera gordetzen du

Adibidea

TMXaren oinarrizko unitatea hau da:

<tu>
 <tuv lang="EN-US">
   <seg>Thanks for choosing Firefox!</seg>
 </tuv>
 <tuv lang="EU">
   <seg>Eskerrik asko Firefox aukeratzeagatik!</seg>
 </tuv>
</tu>

Zein aplikaziorekin erabil daiteke

TMX ez da zuzenean editatzen, informazio-biltegi gisa erabiltzeko pentsatuta baitago. Hurrengo aplikazioek TMX formatua balia dezakete itzulpenak egiten laguntzeko: