DocBook formatua
Librezale.eustik
Ezaugarriak
DocBook liburuak, artikuluak eta laguntza-dokumentuak formatu digitalean prestatzeko OASIS konsortzioak sortutako formatu irekia da. Formatu hau gero eta gehiago erabiltzen da aplikazio informatikoen laguntzak antolatzeko.
Formatua
DocBook marken formatu bat da, HTMLren antzera, baina bereziki prestatuta dago liburuek duten egitura islatzeko: aurkibideak, artikuluak, kapituluak, eranskinak, etab. antolatzeko pentsatuta dago.
DocBook formatuaren itxura honako hau da:
<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?> <book xml:id="simple_book" xmlns="http://docbook.org/ns/docbook" version="5.0"> <title>Very simple book</title> <chapter xml:id="chapter_1"> <title>Chapter 1</title> <para>Hello world!</para> <para>I hope that your day is proceeding <emphasis>splendidly</emphasis>!</para> </chapter> <chapter xml:id="chapter_2"> <title>Chapter 2</title> <para>Hello again, world!</para> </chapter> </book>
Adibidea
Goian erakutsi den kode-zatia adibide gisa hartuta, etiketa artean dagoena itzuli behar da soilik. Emaitza hurrengoa litzateke:
<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?> <book xml:id="simple_book" xmlns="http://docbook.org/ns/docbook" version="5.0"> <title>Very simple book</title> <chapter xml:id="chapter_1"> <title>1. kapitulua</title> <para>Kaixo mundua!</para> <para>Egun <emphasis>bikaina</emphasis> izan dezazula opa dizut!</para> </chapter> <chapter xml:id="chapter_2"> <title>2. kapitulua</title> <para>Kaixo berriro, mundua!</para> </chapter> </book>
Zein aplikaziorekin itzul daiteke
- Zuzenean testu-editore batekin, adibidez Gedit edo Kate (GNU/Linuxen) edo Notepad++ Windowsen
- OmegaT
- HTML formatuko fitxategiak POT formatura bihur daitezke xml2pot agindua erabiliz. Gero PO fitxategia lokalizatzeko dagoen edozein tresna erabil daiteke. Amaitzeko po2xml aginduak berriro DocBook formatura bihurtzen ditu fitxategiak.