Scribus
Librezale.eustik
Scribus
azken bertsio egonkorra: v. 1.6.5. (Azken Development v. 1.7.2.) bertsioa
Azalpena
Scribus argitalpenak maketatzeko aplikazio bat da.
Scribusek argitalpenak sortzeko ezaugarri aurreratuak ditu, esaterako CMYK profilen onarpena, ICC kolore-kudeaketa, PDFen sorrera aurreratua, etab. Horrez gain, marrazketa bektorialerako tresnak ditu, fitxategi mota asko onartzen ditu, kolore-itsutasunak emulatzen ditu, eta beste hainbat ezaugarri bikain ditu.
Lokalizazioa
Hasierako euskaratze lana Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin egin zen.
Euskaratzea Transifex plataforman egiten da. Unean proiektua osorik euskaratuta dago.
Inork lagundu nahi badu, harpidetu Librezaleren posta-zerrendara eta bota mezu bat laguntza eskainiz.