Mirakel

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mirakel-logoa.png

Mirakel

3.0 bertsioa

Mirakel-pantaila-argazkia.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Mirakel, Android sistema eragilean zereginak kudeatzeko aplikazio librea da, zereginak zerrendatan antolatu daitezke, zeregin errepikakorrak onartzen ditu, epemuga eta lehentasuna ezarri ahal zaie, argazkiak zein fitxategiak erantsi, eta azpi-zereginak mugarik gabe sortu daitezke.

TaskWarrior zeregin sistemarekin bateragarria da eta ondorioz nork bere zerbitzaria erabili dezake zereginak hainbat gailuen artean sinkronizatzeko, zerbitzari publiko bat erabili daiteke ere, edo besterik gabe sakelakoan gorde.

2015eko maiatzak 28an izan zen askeneko eguneratzea.

Lokalizazioa

Euskaratzea Crowdin plataforman egiten da. Unean proiektua %100 euskaratuta dago.