Scribus

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Scribus-logo.png

Scribus

1.4 bertsioa

Scribus pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Scribus argitalpenak maketatzeko aplikazio bat da.

Scribusek argitalpenak sortzeko ezaugarri aurreratuak ditu, esaterako CMYK profilen onarpena, ICC kolore-kudeaketa, PDFen sorrera aurreratua, etab. Horrez gain, marrazketa bektorialerako tresnak ditu, fitxategi mota asko onartzen ditu, kolore-itsutasunak emulatzen ditu, eta beste hainbat ezaugarri bikain ditu.

Scribus pantosoa.png

Lokalizazioa

Hasierako euskaratze lana Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin egin zen.

Gaur egun, proiektuaren lokalizazioa Transifex webgunean egiten da. Scribus 1.4.6 bertsioa erabat euskaraturik dago, bai eta 1.5.x garapen-bertsioak ere.

Inork lagundu nahi badu, harpidetu Librezaleren posta-zerrendara eta bota mezu bat laguntza eskainiz.