LibreOffice

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Libreoffice-logoa.png

LibreOffice

7.4 bertsioa

Libreoffice44.jpg

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

LibreOffice bulegotikako suite aske bat da. Hainbat osagai ditu, nagusienak testu-prozesatzaile bat (Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazio bat (Calc), aurkezpenak sortzeko aplikazio bat (Impress), datu-baseen kudeatzaile bat (Base), irudi bektorialen editore bat (Draw) eta formula matematikoen editore bat (Math).

2010ean sortu zen, The Document Foundation (TDF) erakundeak OpenOffice.org-etik egindako fork modura.

LibreOffice Writer

Writerrek testu-prozesatzaile moderno bat da, testu azkar bat idazteko zein edukiak, diagramak eta aurkibideak dituen liburu oso bat diseinatzeko tresnak dituena.

Libreoffice44writer.jpg

>>> + LibreOffice Writer >>> Bideo-tutorial batzuk

LibreOffice Calc

Kalkulu-orri indartsua da Calc. Ikasteko erraza eta aldi berean profesionala, funtzio aurreratu ugari ditu. Morroien bidez modu errazean egin daitezke eragiketa esanguratsuak.

Libreoffice44calc.jpg

LibreOffice Impress

Impress aurkezpenak sortzeko tresna eraginkorra da. Diapositibak azkar sor daitezke editatzeko eta bistaratzeko hainbat modu erabiliz: bistaratze normala, oharrekin, inprimatzekoa, antolatzekoa, etab.

Libreoffice44impress.jpg

LibreOffice Base

Base datu-baseak kudeatzeko funtzio anitzeko aplikazioa da. Hedatuen dauden formatuak ireki eta edita daitezke Baserekin, besteak beste MySQL/MariaDB, Adabas D, MS Access eta PostgreSQL.

Libreoffice44base.jpg

LibreOffice Draw

Draw marrazkiak egiteko tresna da. Zirriborro azkar batetik hasi, eta plano konplexuak sortzeraino irits daiteke erabiltzailea. Liburuxkak, hormirudiak eta beste hainbat dokumentu sor daitezke Drawekin.

Libreoffice44draw.jpg

LibreOffice Math

Math formulak editatzeko tresna da, eta LibreOfficeko beste edozein aplikaziotik dei daiteke, formateatutako formula matematiko eta zientifikoak dokumentuetan, kalkulu-orrietan, aurkezpenetan eta marrazkietan txertatu ahal izateko.

Libreoffice44math.jpg

XUXEN 5.1

LibreOfficen hedapenen webgunetik XUXEN 5.1 ortografia-egiaztatzailea deskarga daiteke OXT formatuan. Hedapena instalatzeko, joan LibreOffice Writerren "Tresnak -> Hedapenen kudeatzailea..." atalera eta gehitu hedapena bertan.

Hobelex

Hobelex UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak sortutako lexiko zuzentzaile bat da. LibreOffice 5⬆️ eta bertsio berriagoetan txerta daiteke. UZEIkoek euskararako bereziki sortutako teknologia garatu dute, Hunspell motor ezagunetik harago joanez. Betiere Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia Batzordearen arauak eta gomendioak betetzeko asmoa du UZEIk.

Hobelex erabiltzeak ez dauka zailtasun berezirik. Zuzentzaile ortografikoek egiten duten moduan, gaizki idatzitako hitzak gorriz azpimarratzen ditu. Horrez gain, morfologikoki ongi egon arren, baliteke hitz horrek hobetsitako beste bat izatea; horiek urdinez azpimarratuko ditu programak. Gainean klikatu eta proposamen zuzenena eskaintzen du euskarazko zuzentzaileak.

(Adi eskuliburuko 8. orrialdeko oharrari, gezi berde batekin markatuta: Hobelex gure lexiko-zuzentzaile lehenetsia izatea nahi badugu, Hunspell motorra desgaitu egin beharko).

Lokalizazioa

LibreOffice https://translations.documentfoundation.org plataforman euskaratzen da.

LibreOfficen euskarazko itzulpenaren zati bat OpenOffice.org euskaratzeko Eusko Jaurlaritzak 2011. urtera arte sustatutako proiektuetatik dator. OpenOffice.org-en itzulpenaren historia Zundan enpresaren webgunean ikus daiteke. Sasoi horretatik aurrera, Librezalek hartu zuen itzulpenaren ardura, ordurako LibreOffice moduan.

Eskuliburuak