Plume

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

PlumeFeatherFilled512.png

Plume

Proiektuari buruz

Horia.png


Azalpena

Plume ActivityPub protokoloa darabilen blogintza plataforma da eta, beraz, fedibertsoko beste zerbitzu batzuekin federatzeko gaitasuna dauka. Instantzia bakoitzak blog bat baino gehiago izan ditzake. Markdown sintaxia onartzen du eta irudiez gain audio fitxategiak txerta ditzake publikazioetan.

Proiektua geldituta dago baina ez utzita.

Lizentzia

AGPL 3.0

Lokalizazioa

Lokalizazioa Crowdin plataforman burutzen da. Unean proiektua %100ean dago euskaratuta.

0.7.2 bertsiotik dago euskaraz erabilgarri (2022ko maiatza).

Plume instalatzeko aukerak

Docker, Snap, YunoHost