Plank
Azalpena
Plank (nasa, kaia, amarratzeko gune) motako aplikazio bat da, Gnome ingurunerako bereziki garatua. Garatzaileen asmoa aplikazio sinple eta erabilerraza eskaintzea izan da. Baina 2019ko abuztutik aurrera garatzaileek ez dute proiektuan lan egin eta proiektua zaharkitua geratu da.
Lokalizazioa
Plank Librezale taldeko boluntarioek eta beste zenbait boluntariok aspaldian euskaratu zuten. 2018. urtetik hona %100 euskaraz mantendu da, Launchpad Translations zerbitzuaren bidez egindako itzulpenari esker. Itzulpena mantentzen lagundu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan gure posta-zerrendaren edo gure beste komunikazio kanalen bidez.
Tutoriala
Plank, oso arina izanik, erraz instalatzen da terminaletik:
Debian / Ubuntu / Linux Mint / Pop!_OS / Zorin OS... Debian banaketan oinarritutakoak:
- sudo apt install plank
- sudo apt update
- (Ubuntu PPA: hementxe)
- Desinstalatzeko:
- sudo apt-get --purge remove plank
Fedora:
- sudo dnf install plank plank-docklets
- sudo dnf update
Arch Linux / Manjaro
- sudo pacman -S plank
- sudo pacman update
openSUSE
- sudo zypper install plank
- sudo zypper update
Solus OS
- sudo eopkg install plank
- sudo eopkg update
Ez dugu topatu euskarazko tutorialik. Instalatzeko tutoriala, ingelesez, hementxe (2019ko tutoriala).