Komunikazio-tresnak
Librezale.eustik
Kontaktua
Software libreko euskarazko lokalizatze lan gehienak Librezale izeneko talde honen inguruan dabiltzan hainbat boluntariok egiten dituzte. Informazio gehiago Zer da Librezale? orrialdean.
Erabiltzen duzun euskarazko software batean akats txiki bat konpontzeko besterik ez bada ere, jar zaitezke gurekin harremanetan. Eta aplikazio bat euskaraz lokalizatzen lagundu nahi baduzu, talde honetan, agian, laguntza topatuko duzu.
Gurekin harremanetan jartzeko beherago azaltzen diren bide ireki eta parte-hartzaileak erabiltzea gomendatzen dizugu. Bestela, hona eposta mezu bat idatzi eta zuri erantzuten saiatuko gara: librezale@librezale.eus
Orokorrak
- Librezale posta-zerrenda: Mailman-eko Librezale posta-zerrendan Librezale proiektu orokorrari buruzko eztabaidak ematen dira eta harpidetzea guztiz librea eta irekia da. Software libre desberdinak euskaratzeari buruzko galderak eta erantzunak ere ongi etorriak dira. Netiketa arau batzuk jarraitzea gomendatzen da.
- Librezale txata: Matrix-eko Librezale gela eta Telegram-eko Librezale taldea elkarri lotuta daude, elkarrizketa bera da. Software libre desberdinak euskaratzeari buruzko galderak eta erantzunak ongi etorriak dira.
Hezkuntza
- Hezkuntzan Librezale txata: Matrix-eko Hezkuntzan Librezale gela eta Telegram-eko HezkuntzanLibre taldea elkarri lotuta daude, elkarrizketa bera da. Hezkuntzan software librea erabiltzea nahi baduzu, hau da zure lekua.