Mahaigainaren itxura
Cairo-Dock batez (aplikazioak atrakatzeko gunea), ataza-barra batez eta mahaigainaren edozein tokitan koka daitezkeen hamaika applet-ez osaturik dator
Compiz GNU/Linux sistemetan mahaigaineko efektuak sortzen dituen aplikazioa. Leiho-kudeatzaile eta mahaigaineko konposatzaile modura dabil hardware bidezko azelerazioa daukaten sistemetan.
Docky "atrakatzeko gune" motako aplikazio bat da, Gnome ingurunerako bereziki garatua. Docky-k gai ezberdinak erabil ditzake, plugin-ak onartzen ditu, adierazle aurreratuak ditu eta leihoen kudeatzaile bat dauka.
Plank "atrakatzeko gune" motako beste aplikazio bat da, Gnome ingurunekoa. Garatzaileek sinpletasuna bilatu dute. Oso erabilerraza da: martxan dagoen aplikazioa portuan agertuko da eta, klik bat eginez gero, martxan dagoen aplikazioa portuan luzerako mantentzeko aukera agertuko da.