Compiz

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Compiz-logoa.png

Compiz

0.8.6 bertsioa

Compiz pantosoa.jpg

Proiektuari buruz

Gorria.png

Azalpena

Compiz GNU/Linux sistemetan mahaigaineko efektuak sortzen dituen aplikazio bat da. Leiho-kudeatzaile eta mahaigaineko konposatzaile modura dabil hardware bidezko azelerazioa daukaten sistemetan, eta ordenagailuan hiru dimentsiotako efektu ikusgarriak edukitzea ahalbidetzen du.

Ikusgarritasunaz gain baditu mahaigainaren erabilgarritasuna handitzen duten tresnak eta hainbat momentutan baliagarri izan dakigukeenak: Mahaigainen arteko leihoen mugimendua, leiho antolaketa, lupa, erakuslearen nabarmentzea, leiho taldekatzea etab...

Ubuntuk Unity bere mahaigain berrirako (11.04tik aurrera) compiz aukeratu du konposatzaile, proiektu hau indarturik aterako dela dirudi.

Compiz zer den jakiteko, onena haren erabilera erakusten duten bideoak ikustea da. Sarean bideo asko dago honen inguruan. Hemen bat:

Lokalizazioa

Compiz euskaratzen hasiak gara momentu honetan, Compiz-ek lokalizazioetarako duen Pootle zerbitzari propioaren bidez eta %67a euskaratua dago. Lan honetan lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin posta-zerrendaren bidez. Arduradunak ezin dio denbora asko eskaini eta laguntza behar da.